Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Abenduaren 04a

Eguberriko merkatua - Mintzaldia - Pilota esku-huska trinketean - Errugbia

Haurren buraso batzu ostatuan zerbitzatzen
Haurren%20buraso%20batzu%20ostatuan%20zerbitzatzen

Eguberriko merkatua

Sanjosepe eskolako haurren burasoek antolaturik iragan da hazilaren 29an larunbatez egun guzian, Lur Berri gelan. 19 mahain baziren, ikastolak ere bazuen egina, denek bazituzten gauza ederrak, partikulazki haurrentzat zeren Eguberri hurbil baita. Helduentzat ere denak bata bertzea bezain ederrak. Jende asko ibili da gauza horien ikusten eta erosten, dena ongi pasatu da kafe bero pixka bat edanez goxokiekin. Elkarteak denak eskertzen ditu, Herriko Etxea Lur Berri gela eder hori prestatzeagatik, baita ere burasoak eta borondate onekoak. Segi hola hola, heldu den urte arte.

Mintzaldia

Amets Arzallus-ek hitz eginen du “Miñan” bere liburuaz, Herriko Etxeko gelan, abenduaren 5ean (19:00). Bertzalde, abenduaren 12an (19:00) “2018-2023 BIDASOA” dokumentala pasatuko, Lur Berri gelan.

Pilota esku-huska trinketean

Lehen mailan finalerdia: Larrechea Peio-Etcheverry Unai irabazle 40-18 Iribarren Unai-Lecuona Aritz-en kontra. Gazteak: Allduntzin Kaiet-Marin Imaz Eneko irabazle 40-31 Senpereren kontra. Semerena Eneko-Berasategui Unai irabazle 40-25 Senpereren kontra. Zabaleta Huerta Auritz-Larrañaga Ekhi galtzaile 05-40 Lau Herriren kontra. Gaztetxoak: Goyeneche Mikel-Sanjurjo Behoteguy Jon irabazle 40-32 azkaindarren kontra. Jauregui Peio-Lopes Kepa galtzaile 25-40 Airetik-en kontra. Kimuak: Lafitte Julen-Berasategi Andde irabazle 40-08 Lau Herriren kontra. Babace Leizagoien Oihan-Zabaleta Orhi irabazle 40-23 Lau Herriren kontra. Andueza Aguirre Peio-Bareyre Battit irabazle 40-24 Baionaren kontra. Umetxoak: Delgado Apeztegia Maialen-Iturbide Petti irabazle 20-13 Erro Bat-en kontra.

Errugbia

Asteburu huntan pausako ziren. Heldu den igandean Buzi-Ogeuren kontra ariko dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3812. zbk

Gure Hitza | 2025/12/04

Franco hil zen bainan…

Jean-Louis Harignordoquy

Azken aste hauetan, Hego Euskal Herrian ukan du aipaldi 1975eko azaroan azken hatsa eman zuen Francisco Franco diktadoreak. Zendu baino zonbait aste lehenago Txiki eta Otaegi euskaldunak eta FRAP-eko hiru gudari tiroz hilaraziak zituen. Denbora haiek bizi ukan zituztenen lekukotasunek frogatzen dute infernutik jalgitzeko zer itxaropena zeukaten jakitean Franco hilda zegoela. Alabainan, Francoren garaian ez zen askatasun izpirik, aitzitik giza eskubideen aldekoak tratu txarrez eta presondegiz sariztatuak. Espainiar komunikabideek zabaldu diktadorearen pentsaera baizik ez zen baimendua, alderdi politikoak eta gaztelera ez ziren hizkuntzak debekatuak, gure ikurrina barne. Beldur ikaragarria nagusitu zen jendartean.

Haatik, Frantziako hedabideek deus guti derasate auzo erresumak berrogei urtez pairatuez: ehun milaka jenderen erailtzeez, atxilotze basatiez, tortura orokortuaz… Horrez gain, ordu hartako Eusko Jaurlaritzaren konduen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016