Herriz Herri - Biarritz (L) | 2025eko Abenduaren 04a
Erakusketa - Kontzertuak - Hitzaldia
Erakusketa
Abenduaren 3tik 28ra ikusgai izanen da Miarritzeko hiriak, Euskal Kultur Erakundeak eta Olentzeroren lagunak elkarteak antolatu erakusketa. Mediatekan, bideo-lekukotasunak, kantuak, argazkiak eta haurren xokoa izanen dira. Asteartetik larunbatera ikusgai (10:00-13:00/14:00-18:00), salbu ostegunetan (14:00-18:00). Ekimen hau dohainik da.
Kontzertuak
Abenduaren 6an (18:00), Papa Cumbia, Gurashow, Xutik eta Xistor of a Down taldeak Atabalen ariko dira. Itsas Argi ikastolaren alde, sartzeak 10 eta 12 euroren artean kostako du. Etorri gostuan!
Hitzaldia
Abenduaren 11n (19:00), Maritzuli konpainiak “Ihauterietako desfileak eta segidak” gaiaren inguruan eskainiko du hitzaldia. Hitzordua Marian Arregi Dantza Lekuan emana da, frantsesez eta urririk.











