Herriz Herri - Aldude (NB) | 2025eko Abenduaren 04a
Etxaldia ohoratua - “Lantziritik Etxalaira”
Etxaldia ohoratua
Makeako Onetik gasnategiak Alduden daukan Etxaldia esnetegian gasna krematsu loreztatu famatua egiten du. Berriki iragan den munduko gasna lehiaketan, gasna hori bigarren atera da. Hastapenean milaka agertu gasnetarik lehen ehunetan kausitu da, ondotik azken 14tan bermatzeko. Horietarik da bigarren atera. Etorkizunarentzat, pentsatzekoa da holako berri ona Etxaldiarentzat sustagarri dela. Goresmenak orori eta segi beti aitzina!
“Lantziritik Etxalaira”
Abenduaren 10ean (19:00), Aldudeko liburutegian, Gexan Alfaro Lantzirik “Lantziritik Etxalaira” bere liburua aurkeztuko dauku.Hitzordu hori Baigorri Ortzaize Garazi Aldude (BOGA) irakurle taldeak antolatzen du,EKE-Euskal Kultur Elkartearen laguntzarekin. Usaian bezala, denak gomit dira solasaldirat, liburua irakurria ez bada ere. Gexanek kondatuko dauku orain arte bizi izan duena, Lantziri Urepeletik Etxalai Angeluraino.Haur denboratik hasi eta erretretaraino, etxea, familia, ikasketak, lana, ezkontza, kazetaritza,kantaldigintza, itzulpengintza, argitaletxearen sorrera, kantu eta haur ipuinen idaztea, ikastola, presondegia... Baduke segur kondatzeko, euskaltzale eta bertsu idazle, fededun eta militante,urepeldar eta Angelun bizi den Gexan Lantzirik. Ondotik jateko eta edateko izanen da, goxoan Gexanekin kalakan segitzeko. Ongi etorri deneri!











