Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2025eko Abenduaren 04a
Eguberriko merkatua
Herriko gazteek hitzordua ematen daukute abenduaren 6an, larunbatarekin (10:00-17:00), bigarren Eguberriko merkatuaren ediziora, Sanoki gelan.
Herriko bi gazte merkatuan izanen dira, haien sorkuntzak eta ekoizpenak ezagutarazteko. Bainan prestatzen ari direna ez dugu azalduko egunera arte, sorpresa izan dadin.
Gonbidatzen zaituztegu agurtzera etortzea eta aukera eder hau aprobetxatzera zuen lagun eta auzokideekin berriz elkartzeko.










