Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026ko Martxoaren 12a

Musean, herriko 7 pare hoberenak sailkatu - Herriko bozak: ortziralean azken bilkura publikoa - Hondakinen bilketa berria: bilkura publikoa

Kantonalentzat sailkatu diren aihertar muslari hoberenak
Kantonalentzat%20sailkatu%20diren%20aihertar%20muslari%20hoberenak

Musean, herriko 7 pare hoberenak sailkatu

Union Basque batasunak urte guziz antolatzen duen Frantziako mus txapelketa joan den larunbatean bururatu zen Gozategia jatetxean, giro onean. Alabainan mus haitaden ondotik, 40 muslari eta mus zalek parte hartu zuten herriko txapelketaren ongi bururatzeko proposatua zen afarian.

Musari dagokionez, aurten 36 ekipek parte hartu dute herriko txapelketan, bi hilabetez astero bilduz, ortzirale edo larunbat arratsetan, Gozategian. Joan den ibiakoitzeko azken mus haitaden ondotik, huna Aiherratik sailkatu diren 7 pare hoberenak zein diren: Léon Oyhenart/Tote Darguy; Xarlot Haristoy/J.Noel Minjou;David Bidart/Mikel Hernandez; Betti Duhalde/Bixente Laby; Mikaël Darquy/Yoann Dithurbide; Antton Castoreo/Julien Darraidou;Hervé Parachou/Jon Oyhenart.

Zazpi pare hauek txapelketa segituko dute, kantonaletan parte hartuz, martxoaren 21ean bertze 17 ekipekin betan Gozategian. Kantonal hauetan, 3 pare sailkatuko dira, Pazko astelehenean Irisarrin iraganen den museko finalen egun handirako. Xantza on gure herritarrei.

Herriko bozak: ortziralean azken bilkura publikoa

Ez ahantz, “Biharko Aiherra” zerrendaren azken bilkura publikoa ortzirale arratsean (20:00), Hillundeako aterbean iraganen dela.

Lista osoa bozkatzen da, ezin da izenik marratu. Duela 6 urte bezala, zerrenda bat baizik ez da aurkezten, Biharko Aiherra, 8 emaztez eta 7 gizonez osatua. Hunen zerrendaburua Frederic Hernandez da. Herriko bozak igande huntan iraganen dira, martxoaren 15ean. Eta ez da bigarren itzulirik izanen.

Hondakinen bilketa berria: bilkura publikoa

Etxe-hondakinen bilketa moldea arrunt aldatuko baita, zonbeit aste barne, bilkura publikoa antolatzen dute aihertarrentzat, heldu den asteartean (19:00) Aiherrako Denen Etxeko gelan, martxoaren 17an.

Bilkura hortan, etxe-hondakinak zikin ontzi berrietan uzteko beharrezkoak izanen diren karta elektronikoak edo ezagugailuak banatuko dituzte familia guzieri. Etxe guzietarik norbaitek parte hartzea beharrezkoa da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016