Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Martxoaren 12a

Herriko bozak - Monografia aurkezpena - Biltxoko kantuz - Ihauteriak museoko gauzakietan - “Bizkarsoro” filma - “Zaldi bat” liburuaren aurkezpena - Euskara batuaren ortotipografia ikastaroa - SEI taldearen kontzertua

Herriko%20bozak%20-%20Monografia%20aurkezpena%20-%20Biltxoko%20kantuz%20-%20Ihauteriak%20museoko%20gauzakietan%20-%20Bizkarsoro%20filma%20-%20Zaldi%20bat%20liburuaren%20aurkezpena%20-%20Euskara%20batuaren%20ortotipografia%20ikastaroa%20-%20SEI%20taldearen%20kontzertua

Herriko bozak

Igande huntan 5 zerrenda izanen dira lehianlehen itzulian: “Bayonne en mouvement – Baiona mugimenduan” Jean-Claude Iriart-ekin, “Bayonne tout simplement!” Henri Etchetorekin, “Bayonne l’essentiel c’est vous” oraingo auzapeza den Jean-René Etchegarayrekin, “Bayonne insoumise et populaire” Sandra Pereira-Ostanel-ekin eta “Unis pour Bayonne l’Alternative!” Pascal Lesellier-ekin.

Monografia aurkezpena

Euskal Museoak antolaturik, Izturitze eta Otsozelaiko leizeen elkartearekin elkarlanean, Aranzandik argitaraturikoGaztelu muinoko leizeetako horma-arteamonografiaren aurkezpena iraganen da martxoaren 14an (10:30). Diego Garate Maidagan eta Christian Normand, hiru egileetatik biren presentzia segurtatua izanen da. Urririk.

Biltxoko kantuz

Martxoaren 14an (11:30) iraganen da, aperitifa eta bazkariarekin, Gure Irratiaren alde. 15 euro kostako du. Erreserbatzeko: 06-65-87-48-00.

Ihauteriak museoko gauzakietan

Martxoaren 14an (15:00), Euskal Museoan bisita antolatua izanen da ihauteriei lotuak diren objektuekin. Sartzeak 4 eurotik goiti kostako du.

“Bizkarsoro” filma

Martxoaren 17an emanen da herri barneko mediatekan (18:15). Urririk.

“Zaldi bat” liburuaren aurkezpena

Martxoaren 18an iraganen da (19:00) Maddi-Ane Txoperena Iribarrenen liburuaren aurkezpena, Nora Arbelbidek aurkezturik. Hitzordua Biltxokon emana da.

Euskara batuaren ortotipografia ikastaroa

Martxoaren 18an iraganen da (9:00-12:00) Alfontso Mujikaren eskutik, Euskaltzaindiaren egoitzan. Helburua da ortografia-marken jarraibideen puntu nagusiak azaltzea: zein diren ortografia-markak eta nola eta zertarako erabiltzen den bakoitza. Puntuazio-marken atalak hartuko du tarterik zabalena, baina puntuazio-marka lagungarrien zertzelada nagusiak ere azalduko dira, baita marka diakritikoen inguruko zalantzak argitu ere.

SEI taldearen kontzertua

Amarres elkarteak SEI ahots‑taldearen kontzertua antolatu du martxoaren 28an (20:00), Baionako tenplu protestantean. Thomas Moreauk zuzenduriko taldeak Frantziako hainbat eskualdetako polifonia tradizionalak eta Pizkundeko kantuak eskainiko ditu, ikuspegi garaikidearekin. Sarrera urririk.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016