Herriz Herri - Azkaine (L) | 2026ko Martxoaren 12a
Herriko bozak - Dastaketa
Herriko bozak
Igande huntan, 3 zerrenden artean bozkatzeko aukera izanen da: “Azkaine Bai” zerrenda ezkertiar, abertzale eta ekologista Elorri Manterolak eramanik, “Entzun Azkaine - Écoutons Azkaine” Bénédicte Luberriaga buru eta “Le Village que nous voulons - Nahi dugun herria” Jean-Louis Laduche buru (2001etik 2014ra izandako auzapez ohia).
Dastaketa
Martxoaren 14an (10:00-13:00), merkatu estalian Errigorako produktuen aurkezpena eginen da. Bertan olio ezberdinak, tomate fritoa, zainzuriak, orburuak, piperrak, txitxirioak eta arnoadastatzen ahalko dira eta kontserbak, dilistak, pastak, errisa ezagutu.
Etxean ukaiteko, manaketak errigora.eus gunean martxoaren 18a arte egiten ahalko dira eta maiatzaren 11n eskuratu.
Ez duda, zatozte gure lurrak emandako produktuak ezagutzera!










