Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Martxoaren 12a
Mintzaldia - Ganer hustea
Mintzaldia
Irulegiko eskua izanen da aipagaia Mattin Aiestaran arkeologoak emanen duen mintzaldian martxoaren 20an, ostiralez, Sanoki gelan (20:00).
Jakin behar da esku hau dela euskararen lekukotasun idatzi zaharrena. Euskaraz emanen du hitzaldia, eta eginen da bat-bateko itzulpena frantsesera.
Ganer hustea
Eskola publikoak ganer eta sehaska hustea antolatzen du martxoaren 22an, igandez (9:00-17:00), Atharri ezkerparetan.
Jatekoa eta edatekoa izanen da tokian berean. Izen emaiteak:gureeskolaitsasu@gmail.com.











