Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Martxoaren 12a

Eskubaloia - Heldu den larunbateko partidak - Mus

Erregionaleko gizon gehienetan, bigarren taldea
Erregionaleko%20gizon%20gehienetan_%20bigarren%20taldea

Eskubaloia

Gizonetan, erregional mailan, bigarren taldeak berdinketa egin du Atharratzerekin, 24-24.

Hirugarren taldeak irabazi dio Lescar-i, multxoko lehenari, 26-25.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Tyrosseri, 42-22.

Bigarren taldeak galdu du Ossaun, 28-44.

Heldu den larunbateko partidak

Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrak joanen dira Objat Corrèzera (18:30).

Erregional mailan, bigarren taldeak errezebituko du Buros/Nousty (19:00).

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoak ariko dira Lormont-en (16:30).

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik Marmande errezebituko du Kanbon (21:00).

Bigarren taldea ariko da Kanbon Lucq de Béarn-en kontra (19:00).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak ariko dira Kanbon Aunis La Rochelleren kontra (17:00).

Mus

Euskal Herriko xapelgoaren Baxe Nafarroako finalak ziren Izturitzen aste hondar huntan, 72 parek jokatu dute. 18 pare kalifikatu dira Amasa-Villabonarat joaiteko, 7 probintzietako finalen jokatzerat, martxoaren 28an. Irisarritik pare bat ateratu da, Etienne Hauscarriague eta Beñat Larramendy. Suerte on.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016