Herriz Herri - Kanbo (L) | 2026ko Martxoaren 12a

Herriko bozak


Igande huntan, hiru zerrenda dira: “Nahi dugun herria” Argitxu Hiriart-Urruty buru, “Kanbo elkartu” Peio Etxeleku buru eta “Cambo en avant – Jo Aintzina” orain arteko Christian Devèzeauzapeza buru.

“Nahi dugun herria” zerrendaren programak besteak beste herriaren garapen sozial, ekonomiko eta ingurumenekoa uztartzea proposatzen du. Sei ardatz nagusitan oinarritzen da: etxebizitza, gizarte-zerbitzuak, tokiko ekonomia, laborantza eta trantsizio ekologikoa, bizikidetza eta euskararen sustapena. Proposamenen artean etxebizitza sozial gehiago sortzea agertzen da, zerbitzu publikoak indartzea, tokiko ekonomia sustatzea eta mugikortasuna, kultura eta kirola garatzea.

“Kanbo elkartu”-ren programak besteak beste gobernantza idekiagoa, gizarte kohesioa eta ekonomia garapena azpimarratzen ditu. Helburuen artean herritarren parte-hartzea eta gardentasuna handitzea agertzen da, baita gazte, familia eta adinekoen beharrei erantzutea ere. Halaber, etxebizitza politika kontrolatuagoa, ekonomia eta osasun sektorea indartzea, laborantza babestea eta trantsizio ekologikoa bultzatzea proposatzen dira.

Azkenik, “Cambo en avant – Jo Aintzina zerrendak besteak beste esperientzia eta belaunaldi berriak uztartzen dituen taldea aurkezten du. Bere lehentasunen artean etxebizitza eskaintza egokitzea agertzen da, osasun zerbitzu hurbilak indartzea, tokiko ekonomia sustatzea eta haurren, gazteen eta adinekoen beharrei erantzutea, baita kultura, kirola eta elkarte bizitza sendotzea ere.

Hautagaien zerrenden programa zehatzak gutun untzietan aurkituko zituzten herritarrek hain segur.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016