Mundu zabalean | 2026ko Martxoaren 12a

Mendiko sokorrien ordaintzea

M.O.

Mendiko%20sokorrien%20ordaintzea

Mendiko sokorri ateraldiak azken urte hauetan azkarki emendatu dira, gastu handiak eraginez. Mendiko aisialdiak biderkatu dira milaka pertsona ibiltzen direla. Bestalde klima aldaketaren ondorioz, elur elausoak, arroka erortzeak eta litatzeak usu gertatzen dira. Horiek kontutan hartu eta, frantses Kontu Auzitegiak sokorri ateraldiak ordaintzea proposatzen du.

Mendietan gero eta ibiltari gehiago

Kontu Auzitegiak egin ikerketan mendiko sokorri operazioen kopurua anitzez emendatu dela agertzen da, hamar urtez %44z. 2025ean sokorritzaileek mendietan 9.912 ateraldi egin behar ukan dituzte. Mendiko kirolak arrakastatsuak dira, fenomeno berri horren adierazle adibide batzuk emanak dira, eskalada federazioko kideen kopurua %52z goratu da. Bestalde, azken 10 urteetan 300.000 mendiko lasterkaritik milioi bat pertsonek eskalada praktikatzen dute. Mendi ibilaldiak, hala nola Korsikako GR20 edota Pirinioetan mendizaleen kopurua %30ez emendatu da. Sokorrien behar handia ere kirol berrien eta arriskutsuagoen agerpenarekin lotua da, hala nola paraxuta jauzia, mendiko bizikleta praktika eta eski parapentea, istripu handiagoak eraginez.

Sail horretan finantza publikoen fakturak, tokiko erakunde publikoek jasan behar dituzte, 2012az geroztik %54z emendatu dira. Mendiko sokorri ateraldiak ordaindu behar direla ez da eztabaida berria. Orain arte sinbolikoa bazen, Kontu Auzitegiak otsailaren 11n argiratu txostenean, egoera jakin batzuetan, kostu osoa edo zati bat mendizaleeri ordaintzea gomendatzen du. Irakurtzen ahal da: “Zenbaitentzat doako laguntzaren printzipio hunkiezina da, zerbitzu publikoaren printzipioa ahultzeko beldurrik gabe sokorri batzuk ordainarazi beharko dira, zaila da orain giren bezala segitzea”.

Gertakari larriak

Horrez gain, klima aldaketaren ondorio zuzenak ere badira. Hormaguneen urtzeak lur-jauzi gehiago eragiten ditu.Txostenaren egileek zioten: “Hormaguneen atzerapenak arrokak eta izotz-blokeen erorketak sortzen ditu. Neguko ezohiko tenperatura eztien ondorioz, mendietan ibiltzen direnentzat eta bertako herritarrentzat arriskua handituz doa”.

Denek gogoan ditugu berrikitan iragan gertakari batzuk. 2024ko ekainean La Bérarde (Isère) herria suntsitua izan zen, lohi uholdeenganik. Otsailaren 20an Isèreko Oisanseko mendilerroak jasan elur elauso batengatik 100 bat herritar blokeatuak izan ziren, biktimarik egin gabe. Helikopteroz 60 bat pertsona eramanak izan ziren.

Fenomeno horiek behartzen ditu suhiltzaileak etortzea, diru publiko gastu handiak eraginez. Eguraldiaren ezegonkortasunagatik sokorritzaileen zeregina zailagoa da. Helikopteroen erabiltzea konplexuagoa bihurtzen da eta materiala indartsuagoak beharrezkoak dira. Finantza publikoek gastu horiek jasan behar dituzte, 2024an 107 milioi euro kosta da. Kontu Auzitegiaren arabera erreskate operazio bakoitzak 10.780 euro inguru kostatzen du.

Sokorrien ateraldiak ordaindu

Behaketa horretan oinarrituta, Kontu Auzitegiak sokorriak ordaintzearen inguruan den eztabaida berpizten du. Lau proposamen konkretu egiten ditu. Lehena, atzerritarreri sokorriak ordaintzea aipatzen da, Austria, Alemania eta Suitzak jadanik egiten dutela argudiatuz. Bigarren aukera, kirol lehiaketak antolatzen dituztenek, sokorriak direnean, ordaindu beharko lukete. Trail lasterketak aipatuak dira, antolatzen dituzten elkarteek milaka pertsona mendira bidaltzen dituztela argudiatuz. Hirugarren ideia eski pistetan gertatzen direnean sokorriak ordainaraztea da.

Mendiko Legea plantan ezarriz geroztik (1985), Herriko Etxe batzuk suhiltzaileen ateraldiak fakturatzen dituzte. Bestalde helikoptero konpainia pribatuak erabiltzen dituzten estazio handiek, beren bezeroeri edota aseguru-etxeeri ordaintzea galdegiten diete. Baina eski estazio ttipietan, helikopteroekin eta larrialdietako medikuekin egin interbentzioak zerbitzu publikoek dituzte ordaintzen. Bestalde, aipatua da jendeen arduragabea, holako kasuetan Italian egiten den bezala ordainarazi behar dela galdegina da. Segurtasun ekipamendurik ez duen sokorritu pertsonak edo behar gabeko leku batean baldin bada ordaintzera behartua litzateke.

Beste estatuetan

Frantses estatuan mendiko sokorriak, eski-guneetatik haratago, estatuak finantzatzen ditu. Elkartasun printzipioa, 1733az geroztik frantses administrazio zuzenbidean sartua den printzipioa.

Suitzan, erreskate operazio guziak Istripuen Aseguru Funts Nazionaleko Batzordeak finkatu prezioen arabera pagatu behar dira. Italian, mendiko erreskatea doakoa da pertsona arriskuan edota zauritua bada, baina ordaindu behar da gehiegizkoa baldin bada. Italian, Alpeetako eta Espeleologiako Salbamendu Gorputz Nazionalak (CNSAS) segurtatzen ditu. Aostako haranaren espezifikotasuna da laguntza medikoaren beharra beharrezkoa ez bada erreskate operazioak ez direla kitorik. Espainian, Mendiko Salbamendu eta Esku-hartze Zerbitzuak (SEREIM) egiten ditu. Hala ere, autonomia-erkidego batzuk (Katalunia, Asturias, Euskal Herria, Madril eta Kanaria) beren interbentzio zerbitzuak dituzte, komunitate batzuk gastuen zati bat ordainarazten dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016