Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Martxoaren 12a

Sortzea - Alduden Elgarrekin taldearen agiria

Alduden Elgarrekin
Alduden%20Elgarrekin

Sortzea

Duela hamar bat egun, Andrea Glaise eta Gery Dupuyk ongietorria egin diote beren lehen haurñoari, muttikoa, Ioritz izendatu dutena. Goresmenak aitameri eta zorionak sortu berriari!

Alduden Elgarrekin taldearen agiria

“Aldude gure herria ttipia bainan goxoa da, elkartasuna eta bere bizi ingurumen ona bultzatzeko nahikaria duena. Gure Alduden Elgarrekin taldeak xede hauek ditu: jadanik abiatu proiektuen bururat eramaitea eta bidean direnak eta sortzekoak bultzatzea. Kalitatezko egunerokoa atxiki, lokarriak eta goxotasuna indartzea beharrezkoak dira. Herriaren bizia eta ondarea baloratzeko xedea ere agertzen da: herriko bideen eta bazterren mantentzea/inguramenaren ardura. Herriko guneak/eraikuntzak: mantendu, hobetu, egokitu. Mendi Alde eskola: aitzina joaiteko eta dinamika emaiteko baldintza onak proposatu. Garrantzitsua da ere herriari dinamika baten proposatzea/Ibarreko aktibitate ekonomikoan sartzea, Ibarreko beste herriekin lan eginez. Eraikitze proiektuak segitu behar dira eta esku eman tokian instalatze eta xerbitxu guzieri.

Nor gira? 6 emaztez eta 5 gizonez osatua da taldea. Konpetentzia desberdinak dauzka ekipa hunek, batzuen esperientzia herri baten kudeaketan, besteen ideia, gaztetasuna eta dinamika berri batekin elkartuz. Denak eguneroko Aldudeko bizian inplikatzen gira sare desberdinetan: ekonomia, kultura, kirol, elkarte desberdin… Denen engaiamendu proiektua da: herriaren zerbitzuko izaitea, konfiantza eta idekidura izpiritu batekin eta herritarren parte hartzearekin”.

Alduden Elgarrekin taldea


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016