Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Martxoaren 12a

Euskal Herriko mus txapelketa - Herriko bozak - Bixkotxa saltzea

Museko irabazleak
Museko%20irabazleak

Euskal Herriko mus txapelketa

Joan den igandean Nafarroa Behereko finalean 62 pare arizan ziren. Egun osoan jokatu ziren partidak, arratseko 22:00ak iri arte.

Bazkaria Arberoa ikastolako burasoek prestatua eta zerbitzatua zuten lekuan berean, ostatua Artetxearen gain.

Jamattitt Sarraude kudeatzaile, eguna ezin hobeki iragan zen.

Bururaino heldu diren 2 pareak ditugu: Maite Larre-Céline Irola eta Xabi Alcazena-Damien Etchart txapeldunak. Txapeldunek, txapeldunordeek eta hobeki sailkatu diren beste 16 parek, martxoaren 28anGipuzkoako Villabonan iraganen den Euskal Herriko final handian parte hartuko dute. Gilles Haran-Jon Larre, Johane Oihenart-Enaitz Bidart, Alfred Oyhenart-Josep Ondarts, lekuko 3 pareak horietan baititugu, suerte ona ukan dezatela bururaino.

Herriko bozak

Heldu den igandean “Izturitze Elgarrekin” zerrenda bakar berritua zaigu aurkezten.

Orain artinokoetan 9k segitzen dute, 6 berrirekin. Utzi dutenak dira: Andre Durruty Puttuenia, Monique Lohiague Jaimetegia, Sylvain Donapetry Mendiburia, Male izengoitiz Cazot Karine, Le Lorec Nickie Karabindea,Carceler Jose-Maria (zendua).

Mirakuluz ez da 2. itzulirik izanen gure herrian.

Ondoko egunetan emanen dugu zerrenda osoaren berri,beste xehetasun guziekin batean.

Bixkotxa saltzea

Hauteskunde egunean eskola publikoko burasoek bixkotxak salduko dituzte Herriko Etxe aitzinean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016