Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 12a

Martxoaren 3ko biktimak omenduak

M.V.

1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteburuaren karietara, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi gehienek adierazpenak egin dituzte. Vox izan da isilik egon den bakarra.

Aitor Esteban EAJren presidenteak lore eskaintza egin du Poliziak duela 50 urte tiroz hil zituen bortz langileen aldeko oroitarrian. Halaber, sarraskiari buruzko dokumentu ofizial guziak desklasifikatzeko galdegin du. Estebanek adierazi du gertakari lazgarri hark “arrasto oso sakona” utzi zuela Euskadin, eta ohartarazi du biktimek “benetako erreparazioa” merezi dutela.

EH Bilduk, bere aldetik, ekitaldi politikoa egin du Gasteizko Zaramaga auzoan, gertakariak izan ziren lekuan berean. Arnaldo Otegi idazkari nagusiak erran du Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia euskal langile mugimenduaren kontrako “Estatu-operazio” bat izan zela, Franco hil ondoan trantsizioaren mugak markatzeko xedez egina.

PSEren aldetik, berriz, Arabako idazkari nagusi Javier Hurtadok martxoaren 3ko sarraskian hil zituzten bortz langileen borrokaren ondarearen garrantzia azpimarratu du. Honela mintzatu da Hurtado: “Gaur, egun garrantzitsua da langile-mugimendua aldarrikatzeko. Behargin haien lanik, antolakuntzarik eta borrokarik gabe, gaur egun ditugun askatasunak ez ziratekeen lortuko.”

Bestalde, Gasteizko PPren bozeramailea den Iñaki Garcia Calvok martxoaren 3ko biktimen “memoriarako eskubidea” aldarrikatu du, eta azpimarratu du “memoria hau Gasteizko herriarena” dela. Horregatik, zehaztu du ez duela begi onez ikusten urteburu hau “inolako ideologiak eta are gutxiago ezker abertzaleak” bereganatzea.

Azkenik, Lander Martinez, Sumar alderdiaren diputatuak “egia, justizia eta erreparazioa” galdegin ditu. Gainera, martxoaren 3ko sarraskiarekin lotuak diren dokumentu guziak desklasifikatu behar liratekeela erran du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2026/03/12

“Gazteen Adierazleak” txostena

M.V.

“Gazteen Adierazleak” izeneko txostena argitaratu du berriki Gazteen Euskal Behatokiak. Azterlan horrek ematen dituen argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko 16 eta 34 urte arteko gazteei buruzkoak dira.

Ikasketei eta prestakuntzari dagokienez, txostenak erakusten du gaurko gazteak sekula baino hobeki prestatuak direla. Eskola goizik uzten dutenen heina inoizko apalena da. 18 eta 24 urte arteko gazteen %5 soilik dira bigarren hezkuntzako bigarren etapa bururatu ez dutenak. Goi-mailako diplomak dituztenen kopurua ere sekula baino goragokoa da. EAEko 25 eta 34 urte arteko gazteen %61,2 goi-mailako diploma baten jabe dira.

Euskararen ezagutzari eta erabilpenari buruz, txostenak datu baikorrak ematen ditu. 15 eta 29 urte arteko gazteen %80 ontsa mintzatzen dira euskaraz. Hor hobekuntza handia ageri da, ezen 1989an, %24,2 ziren bakarrik ontsa mintzo zirenak, eta 2004an %52. Lagunen artean nagusiki euskaraz mintzo direnen ehunekoa ere emendatu da, lurraldeen arabera...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/03/12

Energia berriztagarriak

M.V.

Eusko Jaurlaritzak kontrako iritzia eman dio Araban sei parke eoliko martxan emateko egitasmoari, haize errotek kalte handiegia eginen lioketelako ingurumenari.

Proiektuaren sustatzaile zen Savanna Power Solar 14 enpresak Arabako sei herritan ezarri nahi zituen haize errotak: Burgun, Dulantzin, Iruraiz-Gaunan, Donemiliagan, Barrundian eta Gasteizen. Parke bakoitzean aerosorgailu bat ezartzea pentsatua zuen, orotara 29,94 megawatteko indarra ukanen zuena.

Jaurlaritzak eman duen errefusaren arrazoia da parke eolikoak kokatzeko hautatuak ziren eremu horiek babestuak diren zenbait hegaztiren bizi toki, habia egiteko lurralde eta etzateko leku direla. Halaber, Jaurlaritzak uste du egitasmoak paisaia ere itxuraldatuko lukeela. Erabakia hartu aitzin eraman den ingurumen azterketaren ondorioak argiki dio parke eolikoen proiektua “ingurumenaren ikuspegitik bideraezina” dela.

Bestalde, Arabako zenbait udalerrik Solaria enpresak lurraldean ezarri nahi zituen eguzki...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/03/12

Zaldibar Argitu plataforma kezkatua

M.V.

Joan den irailean, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko teknikariek Zaldibarko hondakindegia aztertu zuten. Ikerketa horren helburua zen duela sei urte lur litatze batek deseginik utzi zuen zabortegia zein egoeretan dagoen jakitea. Berriki jakinarazi dituzte txostenaren emaitzak: mantentze lanak falta ditu, eta ondorioz zenbait arazo eta irregulartasun agertu dira, bereziki azpiegituraren egonkortasunari eta iragazgaiztasunari dagokienez. Hori ikusiz, Zaldibar Argitu plataforma kezkaturik agertu da. Haren ustez, “ulertezina” da akats horiek orain arte antolatu ez izana eta salatu dute Jaurlaritzak bost hilabetez isilpean atxiki duela 29 hutsegite agertzen dituen txosten teknikoa, haren eginbidea herritarrak informatzea izanen zelarik.

Horregatik, Zaldibar Argitu plataformak “arduraz jokatzeko” eta hutsegiteak zuzentzeko “beharrezkoak diren neurri guztiak” har ditzala galdegin dio Jaurlaritzari. Halaber, herritarrak...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/03/12

Beste mundu bat feminismotik

M.V.

Joan den igandean emazteen eskubideen nazioarteko eguna Iruñean (Arg: Iñigo Uriz)
Joan%20den%20igandean%20emazteen%20eskubideen%20nazioarteko%20eguna%20Irunean%20(Arg:%20Inigo%20Uriz)

Martxoaren 8an, milaka lagun atera dira Hego Euskal Herriko hiri eta herrietako karriketara mugimendu feministari sustengua adierazteko. Martxa jendetsuak eta aldarrikapenez beteak izan dira, eta karrikak protesta kolektiborako agertoki bilakatu dira. Berdintasunaren aldeko deiadarrak, indarkeria matxistaren kontrakoak eta emazteen eskubideen aldekoak entzun dira “beste mundu bat feminismotik” lelopean egin diren manifestaldietan. Halaber, mugimendu feministak “borroka eta antolakuntza” aldarrikatu ditu “eskuin muturraren pilatze eta beldurraren ereduaren aurrean” eta abolizionisten “jarrera transfoboak” gaitzetsi ditu.

...

Irakurri segida

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016