Herriz Herri - Senpere (L) | 2026ko Martxoaren 12a

Herriko bozak igandean - Otsaileko sortze eta heriotzeak - Hiruka’ntuz larunbatean Inharrian - Dantza Ikusgarriak larunbatean eta igandean - Bide-segurtasunerako tailerra - Poesia eta konferentzia Inharrian - Errugbia laguntzaileekin

Errugbiko laguntzaileen bazkaria
Errugbiko%20laguntzaileen%20bazkaria

Herriko bozak igandean

Martxoaren 15ean, herriko bozen lehen itzulian 3 zerrendek parte hartuko dute. Gaurko auzapeza Bernard Elhorgaren zerrenda “Agir pour St Pée”, “Hats-Berri” taldea Christophe Jauregui delarik buru eta “Elgarrekin Senpererentzat” Mariana Laugier zerrendaburuarekin. Herritar gehienek aurkituak dituzte hautagaien zerrenden programa zehatzak gutun ontzietan eta zuetarik zonbaitek ere parte hartu eskainitako biltzarretan. Orain, zentzuzko gogoetak eraman ondoan, bakoitzak erabakiko du nun den norabiderik hoberena herriarendako. Halabeharrean, bigarren itzulia ondoko igandean martxoaren 22an finkatua da.

Otsaileko sortze eta heriotzeak

Horra zer aurkitu dugun Herriko Etxetik. Sortzeak: Mundy Axel, Roussel Tom eta Lambart Théo. Heriotzetan: Bacardatz Jeanne sortzez Espil 90 urte, Bessonart Bibiche sortzez Larzabal 67 urte, Jimenez Yves 52 urte eta Elizalde Mailux sortzez Elizondo 84 urterekin. Heriotze hauek hunkitzen dituzten familia eta adixkideei dolumin bizienak.

Hiruka’ntuz larunbatean Inharrian

Kantu-bazkari hunen erreserbak eginak baldin badira ere, kantuzale guziak onartuak izanen dira arratsalde betean, izanen da giro alaia baita janari eta edari. Zaldubi Ikastolak antolaturik, irabaziak zuzenean joanen zaizkio Integrazio Batzordeari.

Dantza Ikusgarriak larunbatean eta igandean

Larreko antzokian bi emanaldi eskainiak dira martxoaren 14an (20:00) eta martxoaren 15ean (18:00). “Petite Confidanse” deituriko dantzaldia emanen dute Hego AkitaniakoLa Rampe balletak baita Choréâmes elkarteak. Ordu bat eta erdiren iraupena, prezioa 12€, murriztua 6€ (6-18 urtekoak) eta urririk 6 urtez petik, erreserba: en-pays- basque.fr/animation. Xehetasunak aldiz: tempsdanciel@gmail.com edo 06-87-57-16-85.

Bide-segurtasunerako tailerra

65 urtez goitikoei zuzenduak dira bi tailerrak martxoaren 16 eta 23an (13:30-16:30), Herriko Etxeko Kontseiluko salan, urririk.Agir ABCD elkarteak antolaturiko programan: errepide kodearenheineratzea, bide-segurtasunari buruzko arauen oroitaraztea, bide arriskuei buruzko sentsibilizazioa eta kontseiluak denbora luzaz gidatzeko gai izaiteko. Izen emaitea: policemunicipale@senpere.fr edo 05-59-54-19-38.

Poesia eta konferentzia Inharrian

Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak bi ekitaldi antolatzen ditu. Martxoaren 17an (19:30), poesiari buruzko gaualdian, Jacques Mougemot-ek ahozkatuko ditu Edmond Rostand-en olerki ezezagunak, prezioa 25€. Martxoaren 19an (18:30), Etienne Behasteguyk bere mintzaldian aipagai ditu ingeles eta frantses espioiek daraman gerla sekretua, Errusia Sobietarra sortu zenean 1917ko iraultzaren ondotik, ekitaldia urririk. Bietan komeni da erreserba egitea cultureetpatrimoinesenpere.fr webgunean.

Errugbia laguntzaileekin

Urtean behin, Senpereko errugbiak biltzen ditu bazkari on baten inguruan laguntzaile guziak, eskerrak bihurtzeko gisan. Aurten ere, martxoaren lehenean, giro alai eta gozo batean iragan da egun eguzkitsua, gainera errugbi partidan gureak nagusitu dira Pouillon taldearen aurka 27/22. Emaitza hunekin 2. postuan dira momentuan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016