Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Martxoaren 12a
Herriko bozak - Dolu
Herriko bozak
Bi zerrenda ukanen ditugu igande huntan lehian: orain arteko auzapeza den Eneko Aldana-Douat “Ziburu bizi 2026” zerrendarekin eta Jean-Louis Poulou “Ciboure au coeur” zerrendarekin.
Dolu
Nehork espero ez zuena, Auguste Olaizola 73 urterekin pausatu da. Martxoaren 5ean iragan dira bere ehorzketak, eliza jendez mukuru betea zelarik. Dolumin sentikorrenak bere ama eta familiari, baita heriotza hunek hunkitzen dituenei.











