Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Martxoaren 12a

Asteburu aberatsa! - Hauteskundeak - Antzerkia - Kontzertu barrokoa - Korrika

Asteburu%20aberatsa!%20-%20Hauteskundeak%20-%20Antzerkia%20-%20Kontzertu%20barrokoa%20-%20Korrika

Asteburu aberatsa!

Libertimendua larunbatean: goizik hasiko da Xuriatean arrautze eta xingarra janez, (10:00) desfilea, (11:00) emanaldia eta ondotik jateko eta edateko Ttattola gaztetxean.

Hauteskundeak

Hauek igandean iraganen dira. Jadanik erran bezala bi zerrenda aurkezten dira:

“Hazparne bihotzean” Isabelle Pargade oraiko auzapezak eramana. Hunek bere azken bilkura publikoa herri erdian eginen du martxoaren 13an ostiralez (20:00) Mahain Joko gelan.

“Herritarrekin” Mikel Ospitalek eraman zerrenda abertzale eta anitza. Azken bilkura idekia martxoaren 12an ostegunez eginen du Emile Lavigne gelan.

Bietan parte hartzea gomendatua da!

Antzerkia

Martxoaren 13an arrastirian (19:30) Mediatekan, Le thêatre du Versant taldeak “Même les oiseaux ne peuvent pas toujours planer” antzerkia emanen du. Antzerki hau Fleur Rabasek idatzia du Liliane Atlanen testu batzu erabiliz.

“Hiru emazte ospitale psikiatriko batean: kontzentrazio kanpoetan egonak dira... Eroak eta gezurtiak direla erraiten da. Bizkitartean tindua, marrazkia, solasa eta dantzari esker irri egiten dute, elgar lagunduz beti. Erraldi sarkorrek eta poesiak, biziaz gose diren emazte horien borrokan sarrarazten du publikoa.”

Sartzea urririk da. Antzerkia hamabi urtez goiti dituztenei zuzendua da eta oren bat irauten du.

Kontzertu barrokoa

Martxoaren 14an larunbatean (20:00) Kaperan, Aéolia koruak kontzertua eskainiko du. Taldea Emmanuelle Lamarque andereak zuzentzen du. Emanaldia anitza da eta barrokoaren jastatzera ausartu behar dela diote. Kitorik da 15 urtez petik dituztenentzat.

Korrika

Ondoko asteburuan iraganen da hau, 24. aldikoz. Atharratzen abiatu eta, Hazparnen sartuko da (10:30) Lekuineko bidetik. Navarre, Francis Jammes, Jean Lissar eta Jats karriketan pasatuz Zelairat joanen da, Lekornera buruz joaiteko gero.

Korrikaren goaitatzeko gaualdi berezia antolatu dute Xuriatea ostatuan (18:00). Gaualdi alaitua izanen da jateko eta edateko moldearekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016