Herriz Herri - Makea (L) | 2026ko Martxoaren 12a
“Makean segi” zerrenda
“Makean segi” 15 hautagaiez osatu zerrendak joan den ostiralean bilkura publikoa egin du, 50 bat makear hurbildu dira. Jadanik etxeetan pasatuak ziren boletinarekin. Beñat Saint-Esteben zerrendaburuak programa aurkeztu du. Bera laboraria izanez etxaldeek xutik segi dezaten nahikaria agertu du. Herriko kontseilu berriak orain arte bezala elkarteak sustengatuko dituela errana izan da. Ondotik hautagai bakoitzak bere burua presentatu du, zergatik kontseiluan segitzen edota sartzen den azaldu du. Denek herriarekin duten atxikimendua agertu dute. Zenbaitzuk aitzin herriko elkarteetan engaiatu diren bezala, gisa berean Herriko Etxean segituko dutela azpimarratu dute. Sozial sailean LEMALU haurren atsegin gunea eta adinetakoentzat etxera apairu ekartzea segurtatuak izanen dira. Herriko bideak (60 bat km) obratuak izanen dira, diru-laguntza publikoak apalduak baldin badira ere. Bestalde Saskia tokiko laborarien ekoizpenen salmentak segituko du, eskolak (publikoa eta ikastola) lagunduak izanen dira. Euskarak ere herriko komunikazioan bere lekua ukan du. Gaualdia bururatu da hautesleak bozkatzera gomitatuz.
Presentatzen diren hautagaiak - Beñat Saint Esteben (zerrendaburu), Armelle Oxarango, Thierry Otharan, Céline Jorajuria, Ramuntxo Duhart, Denise Acheriteguy, Bixente Uhalde, Maryse Hirigoyen, Jérôme Bidegaray, Laurence Pull Indart, Dominique Borda, Kattin Noguez, Michel Iribarren, Pantxika Urgorry eta Dominique Oxoby.











