Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Martxoaren 12a

Herriko bozak - Pontx pailazoa

Pontx pailazoa
Pontx%20pailazoa

Herriko bozak

Igandean iragan beharra da lehen itzulia, 4 zerrendarekin: “Donibanen Bizi: Vivre à Saint Jean de Luz” Pascal Lafitterekin, “Lutte ouvrière – Le camp des travailleurs” Jacqueline Pierrette Uhart-ekin, “Manuel de Lara, un nouvel élan, avec vous” Manuel de Lararekin eta orain arte auzapeza zen Jean-François Irigoyenen “Saint-Jean Passionnement” zerrenda.

Pontx pailazoa

Martxoaren 13an (15:00), Pontx pailazoak bere ikusgarria emanen du Luis XIV plazan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016