Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2026ko Martxoaren 12a

Herriko bozak - Erakusketa - Bizikleta bidearen estreina

Bizikleta bidearen estreina
Bizikleta%20bidearen%20estreina

Herriko bozak

Zerrenda bakarra izanez, mandatu berrian ere Alain Iriart-ek auzapeza izaten segituko du, “Hiriburu maita – Aimer St Pierre d’Irube” zerrendarekin. 31 hautagairen gain, 20 berritu dira.

Erakusketa

Emazteen eskubideen nazioarteko eguna kari, mediatekak dokumental hautaketa proposatzen du atzoko eta gaurko emazteen ibilbideak, borrokak eta ahotsak ezagutarazteko, baita berdintasunaren eta askatzearen erronkei buruz gogoetarazteko. Martxoaren 16a arte ikusgai da Lizaga mediatekan.

Bizikleta bidearen estreina

Otsailaren 23an, Plaza Berri eta Ametzondo lotzen dituen bizikleta bide berria inauguratu du herriak, Baionako eta Mugerreko bideak lotzen dituen ibilbide segituaren azken zatia da. Orotara 3,3 kilometroko bizikleta bide propioa du herriak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016