Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Martxoaren 12a

Ihauteriak plazan - Loto

Dantzariak eta joaldunak plazan
Dantzariak%20eta%20joaldunak%20plazan

Ihauteriak plazan

Aurtengo ihauterien edizioa ederki bukatu zen pasa den larunbatean, desfile ederrarekin plazan, pertsonaia eta musikari guziekin, baita ikastolako haurrekin ere, batukada ttipia proposatuz. Ondotik, Zanpantzarren auzia izan zen, eta hainbeste gaiztakeria entzutearekin, auzitegiaren lehendakariak haren kontrako zigor gorena ofizialki deklaratu zuen: Lo huec! Sutara! Eta dantzariek “sua ipurdian” dantza dantzatu zuten erretzen ari zen kondenatuaren inguruan. Gaualdia segitu zen kantuz, eta Foyer de Bardos elkarteko gazteek prestatu zuten afariarekin. Eta denen araberan, biziki goxoki eta ongi prestatua izan zen! Bukatzeko, DJ Amilcarrek jendea dantzarazi zuen bere platinekin, berant arte.

Loto

Eskola pribatuko burasoek loto bingo handia antolatzen dute martxoaren 14an ezkerparetan (20:00). Sari anitz dira irabazteko, eros-bonoak, bideo joko kontsolak, eta beste.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016