Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Martxoaren 12a

Herriko bozak - Mus - Naia Arantzamendi

Aintzina Baigorri zerrenda
Aintzina%20Baigorri%20zerrenda

Herriko bozak

Ez da lista bat baizik presentatuko Baigorrin, igandean, Antton Curutcharry oraiko auzapezarena. 19 presunetako zerrenda osatua du, 10 gizon eta 9 emazte.

Jadanik Herriko Etxean ziren 6 kontseilari: Jean Paul Bibens, Sebastien Clauzel, Antton Curutcharry, Daniel Ithurburua,Sandrine Mercapide eta Frantxua Mocho.

13 izen berri: Paxkalin Aire, Geixan Alfaro, Leire Bidart, Betti Cherbero, Cecile Crouspeyre, Pantxo Etcheverria, Odile Etcheverry, Gemma Ezkurra, Sylvie Gouffrant, Phlippe Landachoco, Elixabet Mortalena, Diane Oçafrain eta Jean Paul Oçafrain.

Aintzina Baigorri listak eskerrak eman nahi dazko orain arteko hautetsi taldeari, hauen artean Jean-Michel Coscarat auzapez ohiari, urte hauetan guzietan ukan dituen engaiamendu eta arduragatik. Diotenaz, elkartasuna, boluntarismoa, interes orokorra izanen dira herriko ekintza gidatuko duten hitzak, erronka edo desafioak ez baitira falta. Zahartzearen eta m² eskasaren aitzinean, etxebizitza politika ausarta eraman beharko dutela, adinekoak eta berdin gazteak herrian bizi ahal izan ditezen. Agintaldi honetako desafio inportanteenetarik bat, ahal bezainbat etxalde aktibitatean atxikitzea eta transmisioa laguntzea izanen da. Bestalde, ofiziale eta komertsantak zaindu beharko dituztela, baldintza onetan instalatzeko parada eskainiz, bereziki aktibitate eremuetan.

Gure indar kolektiboa, gehien bat herriko gazteek eremaiten dituzten herriko elkarteak direla. Sustengu berezia ukanen dute, proposatzen dituzten ekitaldi guziek segi dezaten Baigorri bere mugetatik haratago argitarat emaiten.

Proiektu handi zenbait, hemendik urte bat edo bira bururatuko dira (Larrazkena arraberritzea, eskubaloi gela, ur araztegia).

Baina Baigorri ez dagoela bakarrik, Ibarreko gure partaide eta auzokideekin, Baztan, Erro, Esteribar bai eta Tafalla gure herri anaitua barne hartuko dituen mugaz gaindiko bizi eremu baten eraikitzeko lanean ariko dira. Horretarako, euskara, gure hizkuntza, herri proiektuaren bihotzean dela, bere praktika eta ikaskuntza indartuak izanen direla.

Mus

Euskal Herriko edo 7 lurraldeen arteko mus txapelketan, Baxe Nafarroako final eguna ginuen joan den ibiakoitzean, Izturitzen. Baigorriren kondu ari ziren Xabi Alcasena eta Damien Etchart atera dira txapeldun. Goresmenak!

Frantses federazioak antolatzen duen mus txapelketan berriz, kantonamenduko finalerdiak ortzirale arratsean (martxoaren 13a) jokatuko dira Bidarraiko Noblia jatetxean. 4 pare sailkatu dira gure herritik harat joaiteko: Petan Ospital-Peio Coscarat, Paul Dupuy-Pantzo Hirigarai, Betti Haristoy-Eñaut Larre eta Daniel Brave-Laurent Iribarren. Suerte eta karta on deneri.

Naia Arantzamendi

Martxoaren 13an, ortzirale arratsez (19:30), “Kafe asko eta ona” ipuina aurkeztuko du Naia Arantzamendi idazleak, solasaldi moduan. Artistak gure herrian egin egonaldia kari sortu ipuina da. Herriko Etxeak eta Basaizea elkarteak luzatu gomita da. Sartzea urririk, deneri idekia. Hitzordua Bixentainean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3825. zbk

Gure Hitza | 2026/03/12

Lekukoa hartu eta segi aurrera

Ainhoa Etxenike

Egungo aktualitatea iluna da. “Gure hitza” sail huntan ez da beti errex baikorki idaztea. Hedabideetan, telebistan, irratian, sare sozialetan sartu eta Ekialde Hurbileko gerla, Palestinako genozidioa, Donald Trump, labankada La Rochelleko kolegio batean, suteak, sexu eraso edota jazarpenak, ziber-kriminalak,… ez dira garai errexak. Hala ere, berri ilun guzi horien artean, herriko bozen berri ukan daiteke.

Berri positiboen ukaitea gero eta arraroagoa izaten hasia da, hain dira gordetuak eta guti aipatuak.

Hala ere, pixka bat xerkatuz, gertakari baikorrak badira. Euskal Herriaren kasuan, fitesko abiatuko zaigu 24. Korrika martxoaren 19an Atharratzetik, eta 29an helduko da Bilbora. Hamar egun horietan, 2.175 kilometro kurrituko ditu lekukoak, eskuz-esku, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Garai ilun huntan argi izanen dugu, errealitatea ixtaño batez ahanztea ahalbidetuko diguna. Euskal...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016