Gure Hitza | 2026ko Apirilaren 16a

SOS arrazakeria!

Menane Oxandabaratz

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen direnek dute egoera hori jasan behar. Pertsona baten nazionalitatea, larruaren kolorea, jatorria eta erlijioa dira kontutan hartuak, ez eta pertsonaren izaera, baloreak eta ahalak. Ezaugarri fisiko batzuengatik, maluruski gero eta ohikoagoa da publikoki pertsona bat zikintzea, ez bada zanpatzea.

Maila politikoan mezu arrazistak entzuten dira, bereziki eskuin muturrak zabalduak. Jatorriz atzerritik sortu familiak lanjerosak eta anitz kostatzen direnak balira bezala presentatuak dira. Ondorioz bizitza gero eta garesti eta zailago honetan, jendarteak bizitzeko dituen zailtasunak populazio horiei leporatzen dizkie. Arrazakeria irudimenean eta fantasian oinarritzen da, desberdina den pertsona mehatxu bat bilakatzen da.

Egoitza baten atzemaiteko, lana aurkitzeko, hots bizitza duin baten ukaiteko, jende batzuk, arrazakeria, diskriminazioa, bortizkeria eta bazterketa egunerokotasunean bizitzen dituzte. Ez gira arrazistak, baina lehentasunez nahiago dugu pertsona zuri bati alokatu edota enplegatu! Arrazakeriak ondorio sozial handiak ekartzen ditu: marjinazioa, isolamendua, nekezia eta gatazka politikoa.

Bakoitzaren heziketek, kontsumitzen diren komunikabideek hedatu berriak eta besteengandik entzunak, jendeen baitan eragina dute. Oharkabeko aurreiritzi faltsuak sortzen dira. Gezurrezko irudimenak, klixeak eta informazio bideratuak hedatzen dira: “alferrak”, “bortitzak”, “zikinak”… “besteen bizkar bizi direnak” bezala aurkeztuak dira.

Joanago eta gehiago ahalkerik gabe solas larriak entzuten dira. Jarrera arrazistak arruntak eta sinplistak bilakatzen ari dira: juduak etsaiak, arabiarrak terroristak. Kasu egin behar dugu propaganda horiek ez daitezen emeki-emeki xinaurriak bezala nonahi heda. Arrazistak direnek uste dute beste pertsona batzuk baino gehiago “balio” dutela! Jatorriz maliar bat hiri handiko auzapez bilakatzeak kontrarioa frogatu du!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3830. zbk

Gure Hitza | 2026/04/16

SOS arrazakeria!

Menane Oxandabaratz

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen direnek dute egoera hori jasan behar. Pertsona baten nazionalitatea, larruaren kolorea, jatorria eta erlijioa dira kontutan hartuak, ez eta pertsonaren izaera, baloreak eta ahalak. Ezaugarri fisiko batzuengatik, maluruski gero eta ohikoagoa da publikoki pertsona bat zikintzea, ez bada zanpatzea.

Maila politikoan mezu arrazistak entzuten dira, bereziki eskuin muturrak zabalduak. Jatorriz atzerritik sortu familiak lanjerosak eta anitz kostatzen direnak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016