Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Apirilaren 16a

Ezkontza - “L'homme qui s'envola” - Kulturaldia - Dantzaldi

Kneecap filmaren afitxa
Kneecap%20filmaren%20afitxa

Ezkontza

Yaissa Arregi-Rey eta Antton Haristoy herritarrak ofizialki ezkondu ziren Herriko Etxean, joan den hilabete hondarrean. Goresmenak zueri!

“L'homme qui s'envola”

Titulu hori ukanen duen frantses filma moldatzen ari dira Euskal Herrian eta partez Baigorrin, Charlotte Gainsbourg-ekin, besteak beste. Filmaren agerraldi batzu Bankako bidean egin dituzte bereziki, joan den ortzegunean. Hortako, herriko aparkaleku zonbait osoki erreserbatuak zituzten kamiun eta materialaren pausatzeko.

Kulturaldia

Apirilaren 17an (ortziralean), “Kneecap” filma emanen da Bil Etxean (19:30). Sartzea urririk. Gaia: Ipar Irlandan kokatzen da istorioa. Belfasteko rap soinu hirukote anarkista eta basatia zernahiren egiteko prest da irlandar nortasuna eta gaeliko hizkuntza salbatzeko. Musikak eta umoreak osatzen omen dute obra. Filma euskaraz azpititulatua izanen da.

Apirilaren 18an (ibiakoitza), “Altxalili” kolektiboaren ikusgarria Aldude Alfaroenean (21:00). “Alf'Harro”, kuir gaualdia. Sartzeak 15 eurotan, Internetez salgai basaizea.com webgunean. Bazterrak inarrosiz, Euskal Herrian LGTBKIA+ komunitatea ikusgarriagoa izaitea da taldearen xedea.

Emanaldia aitzin, aperitifa alaitua (19:30) eta ondotik erromeria Julen Labaka eta Uxue Kerejetarekin (22:30).

Dantzaldi

Arinki elkarteak bazkari eta dantzaldia antolatzen ditu Plaza Xokon heldu den apirilaren 19an, igandez. Adartza musika taldea animatzaile. Bazkaria eta dantzaldia 45 eurotan, dantzaldia eta atsalaskaria 10 eurotan.

Bazkariarentzat (ez balin bada berantegi segurik), izen emaiteak zenbaki huntan egin behar dira: 06-83-31-31-85.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3830. zbk

Gure Hitza | 2026/04/16

SOS arrazakeria!

Menane Oxandabaratz

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen direnek dute egoera hori jasan behar. Pertsona baten nazionalitatea, larruaren kolorea, jatorria eta erlijioa dira kontutan hartuak, ez eta pertsonaren izaera, baloreak eta ahalak. Ezaugarri fisiko batzuengatik, maluruski gero eta ohikoagoa da publikoki pertsona bat zikintzea, ez bada zanpatzea.

Maila politikoan mezu arrazistak entzuten dira, bereziki eskuin muturrak zabalduak. Jatorriz atzerritik sortu familiak lanjerosak eta anitz kostatzen direnak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016