Herriz Herri - Lüküze-Altzümarta (NB) | 2026ko Apirilaren 16a
Ruper Ordorika Altzümartan
Altzümartarrak elkarteak, lehenago egiten zuen bezala, udaberriko kontzertua antolatzen du, apirilaren 19an (16:00). Ruper Ordorika hor izanen da bere azken lana“Lurra Ikutu Barik” presentatzeko bakarka moduan. Lehen partean, Amiñi Bat Amikuzeko taldea entzuten ahalko da. Kontzertutik landa, taloak eta edatekoak izanen dira.Kopurua mugatua izanez, hobe da aitzinetik erreserbatzea Helloasso webgunean.











