Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Apirilaren 16a

Heriotze: Eiheraldeko Xan - Mus

Heriotze: Eiheraldeko Xan

Eiheraldeko Xan Cedarry joan zaigu. 96 urte zituen, maiatzean 97 bete behar. Baigorri Eñauteneko Marie-Jeanne Larrerekin ezkondurik, sei haur ukan zituzten: Marie-Jo, Peio, Kattalin, Ane, Pantxo eta Ramuntxo. Azken hau maluruski sei hilabetetan zendu zitzaioten. Hara zergatik eraiki berria zuten etxea Ramuntxoenea deitu zuten. Geroztik Xanen familia 11 haur ttipiz eta 10 arra-haur ttipiz aberastu da, Idoia azken arra-alaba ttipia Xan hil ondoan sorturik. Xanek lehen urtetan komertzial gisa lan eginik, ondotik bankuko langile gisa eraman du lan denboraren parte handiena, erretreta arte. 1995ean galdu zuen Marie-Jeanne esposa-laguna. Urte andana batez Lixeronean bizi izanik, duela lau urte Kanborat joan zen bizitzera. Azken egunak haatik, osagarria mendraturik, Bidarteko Ramuntxo xahar-etxean ereman ditu eta han da pausatu.

Joan den astean iragan dira ehorzketak gure herriko elizan. Elizkizun hastapenean, Peio semeak familiaren izenean hitzaldi baten bidez omendu du, aitaren ibilbidea kondatuz, hala nola hain afizio zuen ur erreketako arrantza, eta besterik ere. François-Régis Jasnot apezak bere aldetik oroitarazi du besteak beste Xanen inplikazionea herrian, kontseilari gisa, axuant postuan ere egonik. Bertzalde, Xalbadorren “Hogoi eta lau ordu” bertsuak kantatu dizkio Frantxua Tambourin ilobak. Eta hondarrik Amaia Bessouet alaba-ttipiaren lekukotasuna entzun dugu, Afrikako Liberiatik igorria zuena, han baitago orain humanitario lanetan.

Familia guziari doatzila hemendik gure agurrik beroenak.

Mus

Dakizuen bezala, Irisarrin iragan dira Pazko astelehenez frantses federazioaren xapelgoko finalak, 52 pareren artean. Mugerreren kondu arizan diren Kaiet Irigoyen eta Ximun Üthürralt dira xapeldun atera, Irisarriko Etienne Hauscarriague eta Beñat Larramendy garaiturik.Gure herritik han ginuen Xan Oronos eta Hervé Castanchoa parea. Hauek hamalaugarren postuan bururatu dute, ez baita batere gaizki.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3830. zbk

Gure Hitza | 2026/04/16

SOS arrazakeria!

Menane Oxandabaratz

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen direnek dute egoera hori jasan behar. Pertsona baten nazionalitatea, larruaren kolorea, jatorria eta erlijioa dira kontutan hartuak, ez eta pertsonaren izaera, baloreak eta ahalak. Ezaugarri fisiko batzuengatik, maluruski gero eta ohikoagoa da publikoki pertsona bat zikintzea, ez bada zanpatzea.

Maila politikoan mezu arrazistak entzuten dira, bereziki eskuin muturrak zabalduak. Jatorriz atzerritik sortu familiak lanjerosak eta anitz kostatzen direnak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016