Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Apirilaren 16a

Odol emaitea - Atharriko lehiaketa pilotan - Lore eta landare merkatua - Kontzertua

Odol emaitea

Odola emaiten ahalko da bi arratsaldez, apirilaren 27an eta 28an, Sanoki gelan (15:30-19:00). Hitzordua hartu behar da: dondesang.efs.sante.fr.

Atharriko lehiaketa pilotan

Urtero bezala, Itsasuarrak elkarteak pilota lehiaketa antolatzen du Atharri ezkerparetan joko berrin. Finalerdiak jokatuko dira apirilaren 30ean, ostegun arratsez (19:00 eta 20:00).

Finala maiatzaren 3an, igandez (11:00), eta ondotik aperitifa eta bazkaria, animaturik.

Pilotarien izenik ez dugu orainokoan ikusi, baina agian, hunen berri emanen dugu heldu den astean.

Lore eta landare merkatua

Urte guziz bezala, San Josep eskola pribatuak antolatzen du lore eta landare merkatua. Aurten maiatzaren 8an iraganen da (9:00-16:00), Herriko Etxeko aparkalekuan.

Kontzertua

Eta urte guziz bezala ere, San Josep eskola pribatuak, Itsasuarrak elkarteak lagundurik, kontzertua antolatzen du Gerezi Besta bezperan. Aurten beraz ekainaren 6an, elizan (20:00).

Oreka TX eta Thierry Biscary izanen dira aurtengo protagonistak. Sartze prezioa 12€.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3830. zbk

Gure Hitza | 2026/04/16

SOS arrazakeria!

Menane Oxandabaratz

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen direnek dute egoera hori jasan behar. Pertsona baten nazionalitatea, larruaren kolorea, jatorria eta erlijioa dira kontutan hartuak, ez eta pertsonaren izaera, baloreak eta ahalak. Ezaugarri fisiko batzuengatik, maluruski gero eta ohikoagoa da publikoki pertsona bat zikintzea, ez bada zanpatzea.

Maila politikoan mezu arrazistak entzuten dira, bereziki eskuin muturrak zabalduak. Jatorriz atzerritik sortu familiak lanjerosak eta anitz kostatzen direnak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016