Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Apirilaren 16a
Beti Gazte - Idazleen biltzarra - Errugbia
Beti Gazte
Elkarteak egin du bere biltzar nagusia apirilaren 11n larunbatez, Lur Berri gelan. 60 bat kide bazen etorria biltzar hortarat. Ganex lehendakariak egin du bere ongietorria deneri. Michel diruzainak kontuen esplikazioneak eman ditu, denak positiboan direla. Mundu huntatik joanak direnentzat eta ongi ez direnentzat, horiek ohoratzeko denak zutik eman dira eta “Agur Jauna” kantatu dute. Ondotik bazkari ederra egina zuten Sage jaun-andereek, eta bero beroa zerbitzatua zuten bi zerbitzariek. Tote musikariak ongi airostu du eguna eta lagundu kideak euskal kantuekin, dantzan ere aritu dira. Arratsaldeko bortzak inguruan denak erretiratu dira umore onean.
Idazleen biltzarra
Joan den astean zen liburuen azoka. Biltzar saria eman diete Marikita Tambourin eta Anne-Marie Lagarde bi emazteeri, aurten emazteak ohoratu dituzte. Aro eder horrekin izigarrizko jendetza ibili da, igandean ere Santa Katalinako kaperan, kontzertuan dena betea zen. Eskerrak antolatzaileeri eta heldu den urte arte.
Errugbia
Finala jokatu dute Uztaritzeko zelaian eta Sarak galdu du 10-14 Ziburuko taldearen kontra. Ongi aritu dira bainan bertzeak hobeki, ze pena!











