Herriz Herri - Arberatze-Zilhekoa (NB) | 2026ko Apirilaren 16a
“L'Auvignon” eskualdeko abesbatza Arberatzeko elizan
Lot et Garonne departamendutik heldu zauku 30 gizonek osatzen duten abesbatza hau. Arberatzeko elizan entzuten ahalko da igandean, apirilaren 19an (15:30). Mundu osoko kantu tradizioak aztertzen ditu hala nolakantu sakratuak, euskal polifoniak, Hegoafrikako doinuak, Korsikako kantuak, besteak beste. Lehen aldikoz Euskal Herrira heldu da eta parada ederra emana da talde ospetsu hunen entzuteko. Sartzea urririk izanen da.










