Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Apirilaren 16a
“Hemengo laborariak” proiektua
Gure apezak aspalditik prestatu zuen proiektua azkenean ikusgai da herrian. Izan ere, gure parrokian diren 10 herriak zeharkatu zituzten laborariak eta laborarisak elkartzeko, haien biziaz mintzatzeko, eta haien aurpegiak argazkitan ateratzeko da proiektu hau. Gero, JR artista eta bere taldeari 60 potret horiek bidali zitzaizkien handitzeko eta inprimatzeko, eta herriko kantonierrak kolatu zituen apezetxearen paretetan. Pazko astelehenean, apezak lan eder hori estreinatua zuen, eta jendea, kabalak, tresnak eta makinak benedikatu zituen. Parte hartzaileak eskertzeko, aperitifa eskaini zien eta zerrikumea bazkaldu zuten ondotik.











