Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Apirilaren 16a
Heriotze
Sortzez nafartarra, Lantz herrian sortua, Konxita Inda 91 urtetan zendu da. Gazterik Monlong etxerat etorri zen sehi kondu. Jean Pierre Indarekin ezkondu eta bere bizia Pokoinean iragan du laborantxa lanean. Bi alabaren ama, emazte airosa zen eta konpainia laket zuen. Duela urte bat eta erdi alargundu zen, eta azken urtea sortetxean iragan du, etxekoen inguruan, haien segidaz eta arretaz goxaturik.Doluminak familiari.










