Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2026ko Apirilaren 16a

Lakako lasterkaldia

Joan den urteko lasterkaldiaren abiatzea
Joan%20den%20urteko%20lasterkaldiaren%20abiatzea

Igandean, apirilaren 19an iraganen da Lakako lasterkaldia. 22 kilometro eta 1.300 metroko desnibeleko lasterkaldiarentzat onartuak diren 500 korrikalariek emana dute jadanik beren izena. Zenbakien banatzea goizean (7:15) hasiko da eta abiatzea (9:00) izanen da ezkerpareta ondoan, helmuga toki berean izanen delarik. Lasterkaldiaren ondoan ibilaldia ere izanen da, izen emaitea 6 eurotan (7:00) eta abiatzea (8:00) berantenaz. Beren izena emana duteneri otordua eskainia izanen zaie bidean. Sari banaketaren ondotik bazkaria izanen da (20 euro) ezkerparetan, eskola publikoko burasoek segurtaturik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3830. zbk

Gure Hitza | 2026/04/16

SOS arrazakeria!

Menane Oxandabaratz

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen direnek dute egoera hori jasan behar. Pertsona baten nazionalitatea, larruaren kolorea, jatorria eta erlijioa dira kontutan hartuak, ez eta pertsonaren izaera, baloreak eta ahalak. Ezaugarri fisiko batzuengatik, maluruski gero eta ohikoagoa da publikoki pertsona bat zikintzea, ez bada zanpatzea.

Maila politikoan mezu arrazistak entzuten dira, bereziki eskuin muturrak zabalduak. Jatorriz atzerritik sortu familiak lanjerosak eta anitz kostatzen direnak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016