Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026ko Apirilaren 16a

“Menta” liburu saltegia Donapaleuko merkatuan - Donapaleu, “Herri Txiki Infernu Handi” Euskal Telebistan

“Menta” liburu saltegia Donapaleuko merkatuan

Menta liburu saltegia Ortzaizen eraikia izan da 2021ean. Geroztik irakurleen bilgune baliosa bilakatu da Charlotte Rousseauren gidaritzapean. Zerbitzu hori eskaini nahi du ondoko lurraldeeri kamioneta batean ibiliz herriz herri hala nola Larzabalen, Baigorrin, Bankan, Urepelen, Heletan, Itsasun eta Donapaleun.

Amikuzeko irakurleek Donapaleuko merkatuan aurkitzen ahalko dute hilabeteko 3. ostiraletan. Egiazko liburu-denda mugikorra da, salgai diren liburuen hautu garrantzitsua proposatzen duena: eleberriak eta dokumentalak, komikiak eta liburu ederrak, gazte literatura eta euskarazko funts garrantzitsua. Ondoko hitzordua ostiral huntan, apirilaren 17an, Donapaleuko merkatuan finkatua da.

Huts egin behar ez den hitzordua, irakurketa denendako egina dela azpimarratzeko. Oroitarazi behar da hortaz gain, irakurleek beste bi liburu-denda badituztela Donapaleun (Bertso Amikuze eta Maison de la presse) baita mediateka bat ere.


Donapaleu, “Herri Txiki Infernu Handi” Euskal Telebistan

Amendüze-Unasoko emankizuna ikusi dutenek, irri eta emozione artean, plazer hartu dute herri hortako artistak ikusirik EITBko pantailan. Aldi huntan, Donapaleukoen aldi izanen da. Grabaketa lanak martxoan egin dituzte.

Emankizuna, igande huntan, apirilaren 19an, pasako da Euskal Telebistan (22:00). Memento goxo baten pasatzeko parada, dudarik gabe!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3830. zbk

Gure Hitza | 2026/04/16

SOS arrazakeria!

Menane Oxandabaratz

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen direnek dute egoera hori jasan behar. Pertsona baten nazionalitatea, larruaren kolorea, jatorria eta erlijioa dira kontutan hartuak, ez eta pertsonaren izaera, baloreak eta ahalak. Ezaugarri fisiko batzuengatik, maluruski gero eta ohikoagoa da publikoki pertsona bat zikintzea, ez bada zanpatzea.

Maila politikoan mezu arrazistak entzuten dira, bereziki eskuin muturrak zabalduak. Jatorriz atzerritik sortu familiak lanjerosak eta anitz kostatzen direnak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016