Gogoa hazi | 2026ko Apirilaren 16a

“DA”

Johanes Bordazahar

Irisarriko Ospitalean, hilabete hauetan, bada erakusketa bat ederra bezain baliosa: mitologiaz. Eguzki lore erraldoi batek gerizatzen du labirintoa eta gomitatzen bisitaria. Euskal mitologia ez da ipuin bilduma soila. Aspalditik heldu zaigun mundu baten oihartzuna da. Mendietan, harpe ilunetan, erreka bizietan, oihan basatietan, herrietan, supazterrean eta gau ilunetan barna sartzen den labirintoa. Labirinto hori, ohargabean, euskaran berean dugu, gure gogoaren baitan, bai eta kulturan eta ohiduretan. Gure arbasoek euren beldur, sinesmen, asmo eta bizipenak bidegurutze horietan utzi dizkigute. Oinarrizko galdera ber-berak ditugulako. Baina, gaur egun, arras frantsestuak garelako, labirintoan maiz galtzen gara. Behin sartu eta ezin atera.

Uste dut, hemen behingoz, argi zenbaitekin aterako dela bisitaria. Biziki ongi egina baita. Hor dituzu euskal izaki edo jenio ezagunenak, bat besteari so, elkarrizketan. Badituzu idatzizko adierazpen laburrak bi hizkuntzetan, argazkiak, tresnak, kuadro handi margotuak eta istorioak grabatuak entzutekoak direnak… Pazientzia eta denbora behar duzu. Arroztua zaigun mundu sakratu horretan astiro eta gogoaren ateak zabalik sartzen da.

“Izena duen guzia DA”, dio sarrerak. Berehala jabetu naiz“DA” honen indarraz. Aditzhonek, bere laburrean, ez du zalantzarik jasaiten. “IZANA” baieztatzen du, besterik gabe. “IZENA” duen horrek bere lekua eta denbora betean hartzen du. Egiaztapen gordina da. Mementoan hor da, lehenago hor zen eta hor izanen da. Egonkorra da. Hor da arroka bat bezala, bere izaera erradikalean eta hetsian.

Euskal pentsamenduan izena eta izana txanpon beraren bi aldeak dira. Zerbaiti izena ematea, hura errealitatean kokatzea da. Ez badugu izendatzen, ez du izaterik. “Sorgina da” edo “haizea da” diozularik munduaren parte direla baieztatzen duzu. Beraz, gure Herensuge, Amalur, Lamina edo Basajaun horiek ez dira “asmakizun” soilak; izena dutenez, indar errealak dira. Indar misteriotsu hautemanak eta onartuak izan direnak.

Hitzak botere propioa zeukala, arbasoek egiatzat zaukaten. Zerbaiten izena ahoskatzea, haren indarra deitzea zen. Horra nondik apezaren bedeinkapenaren praktika (bene-dicere = ona erratea) eta madarikapenaren beldurra (mala-dicere). Deabrua ez zen bere izenez deitu behar: “ttattiko”, “txerren” edo “etsai” izendatzen zuten, bestela, non aipa, han gerta! Hortik ere gure eguneroko “agur” (Ona opatzen dizut!). Beraz “Agur” eta ….

“Bisitak on dagizuela!”

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3830. zbk

Gure Hitza | 2026/04/16

SOS arrazakeria!

Menane Oxandabaratz

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen direnek dute egoera hori jasan behar. Pertsona baten nazionalitatea, larruaren kolorea, jatorria eta erlijioa dira kontutan hartuak, ez eta pertsonaren izaera, baloreak eta ahalak. Ezaugarri fisiko batzuengatik, maluruski gero eta ohikoagoa da publikoki pertsona bat zikintzea, ez bada zanpatzea.

Maila politikoan mezu arrazistak entzuten dira, bereziki eskuin muturrak zabalduak. Jatorriz atzerritik sortu familiak lanjerosak eta anitz kostatzen direnak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016