Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026ko Apirilaren 16a

Muslariek galdu - Larunbatean kantaldi eta paella - Konpostelako bidexka Aiherran gaindi

Konpostelako bidexka seinalea, Aiherrako eliza gaineko auzoaldean
Konpostelako%20bidexka%20seinalea_%20Aiherrako%20eliza%20gaineko%20auzoaldean

Muslariek galdu

Frantziako mus txapelketaren finalen egun handia Irisarrin iragan zen, Pazko astelehenez, eta gure xokoa ordezkatzen zuten 3 ekipen artean, bat Aiherrakoa zen Xarlo Haristoy eta J-Noël Minjouk osatua. Hauek final-hamaseirenetan galdu dute Baigorriko Paul Dupuy eta Pantzo Hirigarairen kontra. Halere, 52 pareen artean hamazazpigarren bururatu dute txapelketa nagusia, eta ez dira eskuak hutsik etxera sartu. Goresmenak hein hortara heldurik, beste aldian urrunago joanen zirezte!

Larunbatean kantaldi eta paella

Joan den astean deia aipaturik, ez ahantz eskola libroak antolatzen duen gaualdi berezia larunbat arrastirian dugula, apirilaren 18an (19:30), Aiherrako Elizan.

Lehen partean Hazparne aldeko Ahots taldea (30 emazte kantari) entzuten ahalko da, eta ondotik burasoek prestatu etxera eramaiteko paella erosten ahalko da. Zati bakoitzaren prezioa 12 eurotan finkatua da, haatik hobe aitzinetik erreserbatzea 06-68-56-69-33ra deituz. Kantaldiarentzat, sartzea prezio librean izanen da. Ongi etorri deneri!

Konpostelako bidexka Aiherran gaindi

Konpostelako bideetan gaindi ibiltzen diren herritarrak bat baino gehiago baitira, pentsatzekoa da argibide hunek interesatuko dituela.

Joan den astean ohartu gira Bastida eta Aiherra artean Bastidako sagarnotegi ohitik Aiherra Etxexuriarateko bidexkan, eskuin aldean Konpostelako bidea seinalatzen duten pegatinak berriki pausatuak izan zirela. Aiherra gainera segitzen du bidexkak, elizatik pasatuz, Beltzagitea ondotik, Lekuinera buruz (hau bide gudronatua), eta gero Gerezietatik, Atisenetik, Heletatik eta Irisarrin barna Donibane Garazira. Manera guzien arabera, berriki seinalatua izan den bidexka hau Donibane Garazira heltzeko aldaera (variante) bat baizik ez da, Ahurti edo Belokeko komentutik abiatzen dena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3830. zbk

Gure Hitza | 2026/04/16

SOS arrazakeria!

Menane Oxandabaratz

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen direnek dute egoera hori jasan behar. Pertsona baten nazionalitatea, larruaren kolorea, jatorria eta erlijioa dira kontutan hartuak, ez eta pertsonaren izaera, baloreak eta ahalak. Ezaugarri fisiko batzuengatik, maluruski gero eta ohikoagoa da publikoki pertsona bat zikintzea, ez bada zanpatzea.

Maila politikoan mezu arrazistak entzuten dira, bereziki eskuin muturrak zabalduak. Jatorriz atzerritik sortu familiak lanjerosak eta anitz kostatzen direnak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016