Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Apirilaren 16a
Herriko kontseilua - Buxetaren norabideak - Aurrekontu eta finantza araudiak - Hautetsien ordainketa - Kaperaldi aste kulturala - Kaperaldi
Herriko kontseilua
Apirilaren 8an iragan da herriko kontseiluaren bilkura. Egitura desberdinetako ordezkarien hautatzearekin hasi da:
Larrazkena adinekoen etxearen administrazio kontseiluan: V. Broussaingaray eta L. Dinard.
Zabalki elkartean: B. Etchegaray, M. Incaby-Etcheverry, B. Larre eta L. Nortier.
Territoire d'énergie sindikatuan: S. Durritzague eta F. Bonnet.
Txakurrak sindikatuan: V. Chembero.
Departamenduko ekipamendu elkartean (SEPA): I. Pargade.
Pays Basque Aménagement egituran: I. Pargade.
Departamenduko mendiko hautetsien elkartean: M. Chomel.
Herrien oihanen elkartean: M. Chomel.
Ordezkarien hautaketa horietan oposizioaren proposamen batzu izan dira bainan ez dira bozkatuak izan.
Lan taldeen osaketa:
Bost komisio sortu dira. Horietan gehienik 10 partaide izanen dira, horietarik 2 oposiziokoak. Erran da delibero hori hartu aitzin gehiengoa eta oposizioa bilduak zirela komisioen osaketa aipatzeko.
“Herri bizia”: ekonomia, kultura, euskara eta herriaren balorazioaz arduratuko da.
“Antolaketa, ondarea, elkarrekilako bizia”: urbanismoa, bidegintza, bizitegiak, eta trantsizio ekologikoaz arduratuko da.
“Giza elkartasuna, haurtzaroa, gazteen kirola eta herritartasuna”.
“Laborantxa, artzaintza eta oihana”.
“Finantzak eta bizi instituzionala”
Denak taldeen aldaketa eta osaketaren alde agertu dira.
Buxetaren norabideak
Bilkura huntarik 10 aste barne bozkatu behar den buxetaren norabideak eztabaidatu dira. Punduz pundu galde eta erantzunak izan dira.
Aurrekontu eta finantza araudiak
Mandatu bakotxaren hastapenean araudi horiek finkatu behar dira. Axuantak horien irakurketa egin eta denek alde bozkatu dute.
Hautetsien ordainketa
Herriaren maila ikusita, auzapez eta beste hautetsien ordaintzeko hilabetero 10.064,99€ balia ditzake Hazparnek. Gutiago erabiliko zirela deliberatu da: 8.868,46€. Huna nola zatituak diren:
auzapezak 1.931,95€, axuanteketa delegazio berezia duten kontseilariek 513,82€, kontseilari erreferenteek 154,14€ eta beste kontseilariek 51,38€.
Denak ados agertu dira delibero horrekin.
Kaperaldi aste kulturala
Hau hirugarren aldiko apailatzen du Herriko Etxeak. Karia hortara eginen diren xahutze eta sartze prezioak adostu dira.
Usaian bezala, lan egin ondoan baso baten inguruan luzatu da elgarretaratzea.
Kaperaldi
Apirilaren 24tik 30era iraganen da aste kulturala Bihotz Sakratuaren kaperan.
24an ostiralez (20:00): Belharra hirukotea: biolina, pianoa eta biolontxeloa lagun mundu guziko musika klasikoa entzunen da.
25ean (15:00): kaperaren bisita gidatua. 26an (16:00): koralen kontzertua: Elgarrekin, Mendixola eta Peña Idiak. 27an (9:30 eta 10:30) lehenik frantsesez eta gero euskaraz, ama eskoletako haurrentzat: Bapo bizkotxa “Au fil du théâtre” taldeak emanik. 28an (9:30) “Loratzen” kantu eta dantza ikusgarria euskaraz lehen mailako haurrentzat, (18:30) “Boomerang” antzerkia 10 urtetik gorakoentzat.
29an (10:30) “Promenons nous dans les bois!” Fany Comptinek emanik (2 urtetik 5 urte artekoentzat),
(18:30) “Gorde/Erakutsi/Agerian eman” arte konferentzia JP Mercék emanik. 30ean bisita gidatuak eskolako haurrentzat (9:30) euskaraz eta (14:30) frantsesez, (18:30) Gura Show taldearen “Topatu” ikusgarria, (19:30) arno, fruitu jusa eta tapas jastaketa kapera aitzinean.
.155843.jpg)










