Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 16a

Josu Urrutikoetxearen Espainieratzeko eskaera

I.M.

Madrilgo Fiskaltzak bost urteko presondegi zigorra eta Frantziako Estatutik kanporatzeko agindua eskatu du Josu Urrutikoetxearentzat, 2002tik 2005era bitarte ETAko kide izatea leporatuta. Orain, Parisko Dei Auzitegiak eman beharko du auzibidearen gaineko ebazpena: hain zuzen, uztailaren 2an. Aldeek, baina, Kasazio Auzitegian helegitea aurkezteko aukera ukanen dute segidan. Prozesuaren bururatzea gako izanen da, Frantzian Urrutikoetxearen kontra martxan den azken auzia baita, eta hesteak bide emango bailioke hura Espainieratzeko aukerari; Frantziak estradizio eskaera eta euroagindu bana onartu baititu jadanik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2026/04/16

Urte bat iraganik, etxegabe Noainen

I.M.

Nafarroako Noain herrian 250 jende etxegabe dira 2025eko urtarrilaren 13tik hona. Egun horretan, bi gas leherketa izan ziren Noaingo Zabalegiko Kontzejua karrikako etxeetan. Bederatzi pertsona zauritu ziren eta horietako bik zauri larriak ukan zituzten: 22 urteko mutiko batek eta 13 urteko neska batek. Leherketek zenbait etxe suntsitu zituzten, eta 250 bizilagunek etxetik atera behar ukan zuten. Urtea iragan den honetan, familiek ohartarazi dute haien etxeetara itzultzeko soluziorik ez dutela eta arras egoera zailean direla: eraiki berri eta hipotekapean dituzten etxe suntsituak ordaintzen dituzte nahiz eta aterpetzen dituen bigarren etxebizitza batean bizi behar duten eta hura ere ordaindu.

Ikerketa judiziala abiatu zuten leherketaren arrazoia argitzeko – Nafarroako Foruzaingoa eta Guardia Zibila ari dira ikerketaz arduratzen – baina inkesta ez da oraino bururatu eta behin betiko ondoriorik ez da. Beraz, momentuz leherketen erantzulerik ez izanik, kalteen ordainak eta...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/16

Irango gerlak nafar luzerna kaltetzen

Iranen kontra Israelek eta Estatu Batuek hasi duten gerlak Ormuzeko itsasbidea hetsi eta Nafarroako zenbait enpresa ezustean harrapatu ditu. Hala nola, Nafarroako hegoaldean luzerna ala alpapa transformatzen eta mundura saltzen duten enpresak, Liverco eta Nafosa izenekoak.

Gerla hastean, Livercok 250 edukiontzi zituen Persiar golkora bidean, eta Nafosak 611tik hurbil. Hots orotara, Nafarroako 20.200 tona alpapa ziren, itsasoan noraezean. Aterabide gisa, Zipreko eta Greziakoportuetara bideratu behar ukan dute luzerna. Baita ere, Saudi Arabiak Itsaso Gorrian duen Jiddako portuan lehorreratzea proposatua izan zaie, eta handik kamioietan Persiar golkoraino eramatea. Haatik konponbide hori ez da bideragarria, garraio kostuak biziki goratzen baititu.

Jakin behar da 2025ean, kasik berrehun mila tona luzerna bildu zirela Nafarroan. Bereziki Nafarroako hegoaldean ekoizten dute, Ebro ibaiaren ibarretan: zehazki, Erriberan 115.595 tona ekoitzi ziren, eta Goi Erriberan beste 66.662...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/16

Eureka Zientzia Museoa ez da hetsiko

I.M.

Eureka Zientzia museoa
Eureka%20Zientzia%20museoa

Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak erakutsi duten jarrerarekin bat eginik, Eusko Jaurlaritza ere prest azaldu da Kutxa fundazioarekin batera lankidetzan aritzeko Eureka zientzia museoak idekirik jarrai dezan. 2026ko ekainaren 30ean hestekoa zen Donostiako Miramon teknologia parkeko Eureka zientzia museoa, 25 urtez Euskal Herriko ikasleak eta familiak zientziara hurbiltzen arizan ondoan. Baina museoak zabalik segitzearen alde sortu den herri dinamikari esker, Kutxa fundazioak gibelera egin eta erabaki du museoaren idekirik atxikitzea.

Geroan segitu ahal izateko, Zientzia Museoak lan berezia abiatuko du bere eskaintza berritzeko eta publiko berriaren eskakizun berrieri egokitzeko.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/16

ETB1 On katean marrazki bizidunak euskaraz

I.M.

ETB3 katea berriz martxan jarriko ez bada ere, bere tokia hartu duen kanalak, ETB1 On kateak, egunean hamabi orenez emanen ditu haurrendako marrazki bizidunak eta saioak. Hala erabaki berri du EITBko zuzendaritzak eta horrela, goizeko zazpietan hasi eta arratsaldeko zazpiak arte, etenik gabe, emankizun konbentzionalean edo lurreko telebista digitalean ikusgai izanen dira haurrendako euskarazko edukiak. EITB taldeko Makusi plataformako edukiak emango dituzte ordutegi horretan, etenik gabe, proposamen berria apirilaren 13an abiatzekoa zelarik.

Oroit Aldatu Gidoia eta Pantailak Euskaraz taldeek EITBren ETB3 katearen itzaltzeko deliberoa gaitzetsi zutela martxo erdialdean. EITBk azpimarratu zuen orduan Primeran, Makusi, Guau, Orain eta ETB On plataforma digitalak sortu dituela euskara eta euskal kultura gazteengana hurbiltzeko xedez. Bere aldetik, Pantailak euskaraz taldeak “ETB 2 ez itxi!” kanpaina abiatu eta 30.000 izenpedura bildu zituen bi astez.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/16

Euskal zinema ohoretan

I.M.

2026ko apiriletik ekainera Euskadiko Filmategiak euskal zinemari buruzko festibala antolatuko duDonostian, Bilbon eta Gasteizen Artium Museoak, Tabakalerak eta Bilboko Arte Ederretako Museoak lagundurik. Aurtengo ardatz nagusia memoria izanen da. Besteak beste, 2000. urtean Helena Tabernak egin zuen Yoyes filma ikusgai izanen da. Edo duela 40 urte José Ángel Rebolledok zuzendu Fuego eterno filma. Aldi berean, karlistaldiak, 1936ko gerla zibila, Francoren diktadura edota euskal herriaren ikus-entzunezko ondarea berreskuratzeko 80ko hamarkadako film ertainen lau zuzendariren memoria eta oroitzapenak nagusi izanen dira. Azken lan horiek Euskadiko Filmategiak eta EITBk zaharberritu zituzten 2025ean, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Euskal komedia berriak ere lekua izanen du Borja Cobeagaren filmekin: Pagafantas (2009) eta Un novio de mierda (2010).

...

Irakurri segida

3830. zbk

Gure Hitza | 2026/04/16

SOS arrazakeria!

Menane Oxandabaratz

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen direnek dute egoera hori jasan behar. Pertsona baten nazionalitatea, larruaren kolorea, jatorria eta erlijioa dira kontutan hartuak, ez eta pertsonaren izaera, baloreak eta ahalak. Ezaugarri fisiko batzuengatik, maluruski gero eta ohikoagoa da publikoki pertsona bat zikintzea, ez bada zanpatzea.

Maila politikoan mezu arrazistak entzuten dira, bereziki eskuin muturrak zabalduak. Jatorriz atzerritik sortu familiak lanjerosak eta anitz kostatzen direnak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016