Herriz Herri - Urepele (NB) | 2026ko Apirilaren 16a
Bulego berria
Azken hauteskundetik landa, Baigorriko Ibarreko Mendi Batzordeak bere bulego berria osatu du, ibarreko 8 herrietako ordezkariekin.
Huna hemen kideak: Azkaratetik Miren Laxague Apetxenekoa, Lasatik Valérie Aldacourrou Gaineko Eluxentzenekoa, Anhauzetik Laurent Bordagaray Xoxoainekoa, Irulegitik Mathilde Damestoy, Baigorritik Frantxua Mocho Legarrekoa, Bankatik Jean Michel Ourthiague Begi Beltxenekoa, Aldudetik Xavier Laxague Mendi Bixtakoa eta Urepeletik Michel Bidart Mendi Aldekoa. Bulego berri horren buru, Michel Bidart hautatua izan da lehendakari, eta lehendakariorde Valérie Aldacourrou izendatua izan da.










