Herriz Herri - Senpere (L) | 2026ko Apirilaren 16a

Topaketa kulturalak bete-betean - Auto-modelismoa ikusgai - Mutxikoak - Dantza ikusgarria - “Le Roman de Gernika” antzerkia - Martxoko sortze eta heriotzeak - Herriko kontseilua - Amotzeko eskolan burasoek kexu - Errugbia

Lapurdiko rallyan, bolidoa ziztu bizian
Lapurdiko%20rallyan_%20bolidoa%20ziztu%20bizian

Topaketa kulturalak bete-betean

Artisau erakusketa asteburuan

Larunbat eta igandean, apirilaren 18 eta 19an, arte lanbideak ospatuko dira Arbaso elkartearen ekimenez, Larreko kulturgunean (10:00-18:00). Erakusketa hunek nabaritzen du eskulana bere onenean, aurkitzen diren artisauak zinezko artista direlakoan, horien obra ederrak lekuko izanen dira. Ez huts egin.

Auto-modelismoa ikusgai

Larunbat arratsaldean (14:00-16:00), iniziazioaren bitartez ariketa berezi hunen deskubritzera gomitatzen gaitu “Auto Modélisme Côte Basque” elkarteak Xan Ithourria plazan, hemen ere begiak dirdiretan ukan behar genituzke.

Mutxikoak igande goizean

Hilabeteroko dantza ekitaldia iraganen da Xan Ithourria plazan Zirikolatz taldeak animaturik (11:00-12:30).

Dantza ikusgarria igande arratsaldean

Arratsaldeko 16:00etatik goiti, gaitzeko ikuskizuna eskainiko daukute Zirikolatz eta Zarena-Zarelako elkarteek, Larreko kulturgunean. Aspaldi huntan, herriko bi dantza talde hauek ezin hobeki mantentzen dute animazio bikaina herritarren artean, ez huts egin.

“Le Roman de Gernika” antzerkia

Apirilaren 22an, asteazken arratsean (19:00), Larreko kulturgunean, irakurraldi baten medio antzeztua izanen da Paul Haim-en eleberria. Ikuskizun hunek, Gernikako familia euskaldun baten bizi tragikoa lotzen du Pablo Picassoren margolan nagusiaren pertsona, animale eta objektuei. Ordu bat pasaren iraupena, sarrera urririk, Agora elkarte kulturalak antolaturik.

Martxoko sortze eta heriotzeak

Horra zer seinalatua izan zaukun Herriko Etxetik. Sortzeak: Drean Aguirre Léon, Viquendi Gari eta Bidart Rosec Arthur. Heriotzeak: Brave Jacqueline sortez Zunda 88 urte, Olaizola Madeleine sortzez Pourtau 89 urte, Henry Christian 86 urte, Le Noc Eliane sortzez Coulon 93 urte eta Lamothe Catherine sortzez Etchegaray 83 urterekin. Gure partetik, dolumin bizienak hunkituak diren familia eta adixkideei.

Herriko kontseilua

Azkeneko bilkuran, 20 erabaki hartuak izan dira aho batez, aldaketa batzuekin birendako. Azpimarratzekoa da 10 Herriko Etxeko batzorde plantan ezarri direla 16 kiderekin hauetan 4 oposizio taldeetatik. Haueri lotuko zaie batzorde idekia“Kirol Ordokia”-ri bideratua, parte hartu behar lukete bereziki partaide eta kirol elkarteko ordezkariek, gogoetak eramateko gisan kirol azpiegitura berriaren proiektuari buruz.

Amotzeko eskolan burasoak kexu

Haurren kopuruak behera egiten duelakotz, iragarria da frantseseko irakasle postu erdi baten ezeztatzea Amotzeko eskolan. Hunek milaka arazo sortuko ditu kudeantza mailan, hortarako burasoekeskatzen dute postuaren mantentzea, gaurko baldintzak hobetzeko gisan. Eskaeraren sustenguz izenpetze petizioa abiarazia da.

Errugbian sostengatzaileen bazkaria

Igande huntan, Akitania Berriko final-laurdenaren karietara, Senperen, Marsacq-en kontra, Spuc-eko jokolari seniorrek bazkaria proposatzen diete jarraitzaile guzieri, denboraldiko gazteluko azken partida ohoratzeko. Prezioa 25€, erreserba deituz Patxi: 06-79-28-17-38. Aupa Senpere!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3830. zbk

Gure Hitza | 2026/04/16

SOS arrazakeria!

Menane Oxandabaratz

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen direnek dute egoera hori jasan behar. Pertsona baten nazionalitatea, larruaren kolorea, jatorria eta erlijioa dira kontutan hartuak, ez eta pertsonaren izaera, baloreak eta ahalak. Ezaugarri fisiko batzuengatik, maluruski gero eta ohikoagoa da publikoki pertsona bat zikintzea, ez bada zanpatzea.

Maila politikoan mezu arrazistak entzuten dira, bereziki eskuin muturrak zabalduak. Jatorriz atzerritik sortu familiak lanjerosak eta anitz kostatzen direnak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016