Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Apirilaren 16a

Dantza karrikan - Ikusgarria - Hernandorena sariketa

DAB konpainia
DAB%20konpainia

Dantza karrikan

Apirilaren 18an, Euskal Herriko haur dantza talde topaketa iraganen da, TolosakoUdaberri,OñatikoOñatz,UrretxukoIrrintzieta HendaiakoAkelarredantza taldeekin. Herrian zehar eta Gaztelu aretoan eginen da.

Ikusgarria

Apirilaren 19an (11:00), DAB konpainiak “Azala” ikusgarria emanen du Mendi Zolan kulturgunean. Huna sinopsia: “Bost dantzarik eta biolontxelista batek eszenatokia elkar banatzen dute mugimendua, musika eta emozioa uztartzen dituen dantza garaikideko obra batean. Dantza anitz duen emanaldi bizia da AZALA, publikoarekin zuzenean konektatzen duena. Etorkizun hobe baterantz goaz ala akats berdinen zikloan gaude? Gure gorputzek historia pertsonal eta kolektiboa daramate: borrokak, arrakastak eta porrotak. Mugimenduak erakusten digu nola errepikatzen diren zikloak eta nola apur ditzakegun.”

Hernandorena sariketa

Apirilaren 24an (19:30), Hernandorena bertsolari gazteen sariketaren sailkapen saioa iraganen da Irati Alcantarilla, Irantzu Idoate, Sabin Abarrategi, Johane Larre, June Aiestaran eta Izaro Bilbao bertsulariekin. Hitzordua Enbata gaztetxean emana da, urririk.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3830. zbk

Gure Hitza | 2026/04/16

SOS arrazakeria!

Menane Oxandabaratz

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen direnek dute egoera hori jasan behar. Pertsona baten nazionalitatea, larruaren kolorea, jatorria eta erlijioa dira kontutan hartuak, ez eta pertsonaren izaera, baloreak eta ahalak. Ezaugarri fisiko batzuengatik, maluruski gero eta ohikoagoa da publikoki pertsona bat zikintzea, ez bada zanpatzea.

Maila politikoan mezu arrazistak entzuten dira, bereziki eskuin muturrak zabalduak. Jatorriz atzerritik sortu familiak lanjerosak eta anitz kostatzen direnak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016