Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Apirilaren 16a
“Aparra eta kresala: emazteen istorio bat”
Apirilaren 24an (19:00), Sylvaine TerpereauetaDorleta Kortazaripuin kontalarien ahotsek bidaiaraziko gaituzte horien hitz goxo eta sakonekin. Biek itsasoari eta emazteei buruzko kontakizunak eskainiko dizkigute.Pauline Junquet-ek, ahotsaz eta gitarraz, folk doinu liluragarriak eskainiko dizkigu. Olatuen modura, bere musikak publikoa kulunkatuko du, hitzak eta musikak bat eginik. Hiru artistek elkarrekin sorkuntza elebidun eta poetikoa eskaintzen digute, nun itsasoa eta emazteak, protagonistak bihurtzen diren. Ipuin, kantu eta musikaren artean, gaualdi honek graziaz eta emozioz betetako tarte bat eskainiko digu. Emazteei, itsasoari eta istorioen magiari egindako omenaldia. Hitzordua Errekoletoak-en emana da, urririk, euskaraz eta frantsesez.











