Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Apirilaren 16a
Mus - Eskubaloia - Heldu den larunbateko partida - Pilota palantxa - Esku-huska
Mus
Pazko astelehenez, Frantziako xapelgoaren finalak biziki ederki pasatu dira, Irisarriko Airoski gelan. 8 pare emazteetan, 8 pare gazteetan eta txapelketa orokorrean 52 pare. Irisarritik hiru pare baziren, bat emazteetan, Marie Christine Hauscarriague-Evelyne Larramendy, bosgarren sailkatu dira. Orokorrean bi pare, Bruno Carrère-Xabi Retegui, 38garren, Hauscarriague-Beñat Larramendy pareak haatik balentria ederra egin dauku, finalerat heldu baita. Mugerreko taldea zuten parean, partida biziki tinki baten ondotik, irisartarrek galdu dute 2-3. Esker mila Frantziako federazioneari, konfiantxa eginik, Irisartarrak esku baloiko taldeari, hunek ere segurtatu du antolakuntza guzia biziki ederki. Jendea kontent ateratu da egun handi hortarik.
Eskubaloia
Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek irabazi dute Aurillac-en, 34-30.
Nesketan, erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek galdu dute Objat Corrèzeren kontra, 27-30.
Heldu den larunbateko partida
Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek errezebituko dute Tournefeuille (19:00). Partida biziki inportanta irisartarrentzat, multxoko lehenak dira, irabazi behar dute nazional 2 mailarat igaiteko.
Pilota
Palantxa
Iparraldeko pilota batzordeko xapelgoaren kondu, hirugarren mailako Maritxu Oillarburu eta Eztitxu Poutçou Hourcadek final-laurdenetan galdu dute 2-3 Kapito Harri 2-koen parean, Uztaritzeko trinketean. Azken haitadan, hirugarrenean 10-08, beraz bi punduendako galtzaile. Domaia, bainan Maritxu eta Eztitxu egin partidaz harro ziren...
Esku-huska
Hemen, buruz-burukako bigarren mailako xapelgoan, Eneko Etxoin-Etchevers-ek beti segitzen du. Euskal Herrikoa galdu ondoan Abenttin Duhalde txapeldunaren aurka, frantses federakuntzako final-laurdenetan da. Ondoko partidan, Estebe Parachu edo Abenttin Duhalde ukanen du parean.











