Herriz Herri - Lekorne (L) | 2026ko Apirilaren 16a

“Ipuin konektatu bitxia”

Maryse Urruty antzerkilaria
Maryse%20Urruty%20antzerkilaria

10 egun pantailarik gabeko desafioarentzat, apirilaren 25ean, larunbatarekin (18:00), Bildu Hodian elkarteak, Hodi Aldea gelarat haur, gazte eta helduak gomitatzen ditu, “Behin Bazen Internet” ikusgarriaren ikustera. Maryse Urrutyk antzeztua, ikuskizun hunek antzerkia eta teknologia nahasten ditu, zuntz optikoz eta bideratzailez osatua den mundu batean bidaiatzen da. Obra soila baino gehiago da, tresna ludiko eta poetikoa erabilia da, gure inguruan egiazki nola funtzionatzen duen ulertzeko. Aitzin matahami eta edariak (16:30). Publikoa 7 urtetik goiti. Sartzea 10€ (12 urtez azpikoentzat 5€), kideentzat 8€. Erreserbak SMS bidez 06-14-22-01-26ra edo 06-63-77-43-82ra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3830. zbk

Gure Hitza | 2026/04/16

SOS arrazakeria!

Menane Oxandabaratz

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen direnek dute egoera hori jasan behar. Pertsona baten nazionalitatea, larruaren kolorea, jatorria eta erlijioa dira kontutan hartuak, ez eta pertsonaren izaera, baloreak eta ahalak. Ezaugarri fisiko batzuengatik, maluruski gero eta ohikoagoa da publikoki pertsona bat zikintzea, ez bada zanpatzea.

Maila politikoan mezu arrazistak entzuten dira, bereziki eskuin muturrak zabalduak. Jatorriz atzerritik sortu familiak lanjerosak eta anitz kostatzen direnak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016