Gure Hitza | 2026ko Ekainaren 04a

Adimen artifiziala: tresna ala mehatxu?

Ainhoa Etxenike

Gaur egun, adimen artifiziala indarrean da, gure egunerokoaren parte, bere presentziaz beti kontziente ez bagira ere. “Adimen artifiziala” hitza bera entzutean, usu beldurra, kezka, ezezagutza heldu zaizkigu burura, maiz alde txarrera. Hala ere, kasu batzuetan lagungarria izan daiteke jendartearentzat, adibidez aitzinamendu zientifikoetan, finantza eta ekonomia arloaren performantzian, denbora irabaztean,… Hala ere, kontuan hartzekoa da teknologiari dependentzia handiegia sor dezakeela, arriskuak, diskriminazioak, datuen babesa eta bizi pribatuaren errespetu eza bultzatuz.

Berriki, adimen artifizialaren bitartez kontzeptu berri bat plantan eman da, Interneten pedofiloak harrapatzeko. Hain zuzen ere, “Finnyzyy” izengoitia duen 21 urteko streameur gaztea (Interneten bideoak zuzenean hedatzen dituen pertsonari ematen zaion izena da) Quotidien hedabidearen platora gomitatua izan zen. Finnyzyy sare sozialetako figura berezia bihurtu da. Youtuben eta Twitchen 100.000 segitzaile baino gehiago ditu, eta TikTokeko bere kontuan kasik 300.000 harpidedun. Eduki sortzailea arlo sentikor batean espezializatu da: Interneteko sexu-harraparien ihizian.

Adimen artifizialari esker, Finnyzyyk 14 urteko neska nerabe baten itxura eta boza hartzen ditu, jokabide pedokriminalak ukan ditzaketela susmatzen diren gizonekin harremanetan sartzeko.

Ondoren, elkarrizketak dokumentatu egiten dira eta autoritateei helarazten zaizkie, gertakariak behar bezain larriak direla iduritzen zaienean.

Horrek, streameur gazteari ikusgarritasun handia eman dio gaur egun sare sozialetan, haren bideoek ehun milaka ikustaldi zenbatzen dituzte.

Bideo egileak bereziki oihartzun handia ukan zuen 66 urteko Dominique B. behin-behineko presondegiratzean lagundu ondotik. Azken hori kirol irakasle ohia da, eta iraganean jadaneko kondenatua izan zen pornografiazko haurren irudiak ukaiteagatik, besteak beste.

Haatik, afera berri huntan, erabilitako metodoak zalantzak sortzen ditu, ustezko pedofilo bati buruzko informazioa zabaltzea legez kanpokoa baita. Finnyzyyk erretretadunarekin ukan duen solasa publikoki hedatu du, zuzenean, 66 urtekoaren aurpegia tapatu gabe.

Gertakari hunek frogatzen du adimen artifiziala tresna bat izan daitekeela, lanjerosa bezain babeslea. Dudarik ez da etorkizunean garatuz joanen dela, on edo txarrera, jendartearen alde edo kontra,… Geroak erranen!


Email Facebook Twitter LinkedIn

3837. zbk

Gure Hitza | 2026/06/04

Adimen artifiziala: tresna ala mehatxu?

Ainhoa Etxenike

Gaur egun, adimen artifiziala indarrean da, gure egunerokoaren parte, bere presentziaz beti kontziente ez bagira ere. “Adimen artifiziala” hitza bera entzutean, usu beldurra, kezka, ezezagutza heldu zaizkigu burura, maiz alde txarrera. Hala ere, kasu batzuetan lagungarria izan daiteke jendartearentzat, adibidez aitzinamendu zientifikoetan, finantza eta ekonomia arloaren performantzian, denbora irabaztean,… Hala ere, kontuan hartzekoa da teknologiari dependentzia handiegia sor dezakeela, arriskuak, diskriminazioak, datuen babesa eta bizi pribatuaren errespetu eza bultzatuz.

Berriki, adimen artifizialaren bitartez kontzeptu berri bat plantan eman da, Interneten pedofiloak harrapatzeko. Hain zuzen ere, “Finnyzyy” izengoitia duen 21 urteko streameur gaztea (Interneten bideoak zuzenean hedatzen dituen pertsonari ematen zaion izena da) Quotidien hedabidearen platora gomitatua izan zen. Finnyzyy sare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016