Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Ekainaren 04a
Izturitzeko merkatuak 3 urte - Artetxean antzerkia
Izturitzeko merkatuak 3 urte
Joan den astean aipatua, ostiral huntan dugula oroitarazirik, huna merkatu berezi hortan parte hartuko duten salmahaien berri: Uhartea (barazkiak) Izturitze, Urko eta Amaia (ogia) Izturitze,Zabaltza (ardi gasna eta jogurtak) Donamartiri, Nina eta Xalbat (eztia) Donoztiri, Antsobieta (oilaskoa) Izturitze, Ezponda (behi gasna eta esnekiak) Donoztiri, Ixuribeheria (ahuntz gasna, ahunzkia, xerrikia, sagar jusa) Aiherra, Sasiko (garagarnoa) Aiherra, Mintxeko laminak (gormandizak) Donoztiri, Beila (baratzeko landareak) Izturitze, Ametsa (behikia eta gasnak) Izturitze, Esnekiak (izozkiak) Lekorne, La Source des Plantes (landare aromatikoak) Amorotze, Amama (Irulegiko arnoak) Baigorri, Et’abar (liburuak) Hazparne, l’Athanor (eltzegintza) Donamartiri, “Bestetan Euskaraz” (tixertak) Arberoa Ikastola.
Arratsaldean (18:00) abiatuko den merkatuaren ondotik, laborariek memento goxo baten partekatzerat gomitatzen gaituzte.
Artetxean antzerkia
Aurten ere antzerkia biziarazteko gogoa dute herriko pesten karietara. Bi taldetan (10-15 urte, 16-20 urte)nahi lituzkete antzerki labur batzu landu. Horretarako jokolariak xerkatzen dituzte, antzerkian jadanik arizanak direnak edo hasi nahi dutenak.
Izena emaiteko ekainaren 20ko berantenaz, deitu 06-84-53-14-14ra edo joelle.garra@hotmail.fr.





