Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Ekainaren 04a
Euskarazko antzerki emanaldia - Zirko festibala
Euskarazko antzerki emanaldia
Ekainaren 10ean (20:30), Hizkuntza Politika zerbitzuak, Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan euskarazko antzerki emanaldia antolatzen du Luna Negrako kabaretean. Bertan, Idoia Torregarai Martija eta Mirari Martiarena Iraolak, “Eskailerapekoa” deituriko bakarrizketa proposatuko dute.
Huna sinopsia: “Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren laugarren bakarrizketa da. Elkarrekin oholtzan bakarrizketak egiten daramatzaten 8 urteetan ondu dira beraiek eta beren umore fina. Arnoa bezalaxe. Ibilbide horren ondoko koxka da Eskailerapekoa. Oraingoan eta eskailerapean, gordetuak diren gaiak, bizipenak, krisiak eta paradak kontatuko dizkigute. Kritika eginez, deseraikiz eta nola ez irri eginez!”.
Emanaldia urririk da baina tokia atxiki behar da euskara@bayonne.fr gunean.
Zirko festibala
Zirko festibalak aitzina segitzen du plaza berdean! Aste huntako hitzorduetan:
Ekainaren 6an, slackline tailerra (16:00-18:00), Oreka Pistan (19:00) eta Su Jama (21:00).
Ekainaren 7an, Oreka Pistan (11:00), bazkari partekatua Jam Cirque et Musiquekin (12:30), eta sorkuntza etapa Ivana Girault-ekin (14:30).
Ekainaren 10ean, zirko tailerrak (14:30) eta “Parole en l’air” ikusgarria (16:00).
Azken hitzorduak heldu den astean.





