Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2026ko Ekainaren 04a

Ipuin kontaketa - Irakurketa kluba

Ipuin kontaketa

Ttipientzat bereziki pentsatu momentua da hau, euskaraz. Ipuinek eta kantuek 0–3 urteko haurrak mundua esploratzera gonbidatzen dituzte. Horretarako, hitzordua ekainaren 6an emana da (10:00), mediatekan. Izena emateko: mediatheque@saintpierredirube.fr.

Irakurketa kluba

Noizbehinkako irakurlea edo irakurle jarraikia izan, suspense, gizarte eleberri, maitasun edo zaldun istorio zalea izan, “Des livres et nous” irakurle-klubak gomita luzatzen du bere 5. denboraldiarentzat.

Topaketek oren bat irauten dute guti gorabehera, astean zehar dira, maiz asteartetan edo ostegunetan (19:00), 4-6 aste guziz, Mediatekan.

Ondoko hitzordua ekainaren 9an emana da (19:00), “La sage-femme d'Auschwitz” liburuari buruz.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3837. zbk

Gure Hitza | 2026/06/04

Adimen artifiziala: tresna ala mehatxu?

Ainhoa Etxenike

Gaur egun, adimen artifiziala indarrean da, gure egunerokoaren parte, bere presentziaz beti kontziente ez bagira ere. “Adimen artifiziala” hitza bera entzutean, usu beldurra, kezka, ezezagutza heldu zaizkigu burura, maiz alde txarrera. Hala ere, kasu batzuetan lagungarria izan daiteke jendartearentzat, adibidez aitzinamendu zientifikoetan, finantza eta ekonomia arloaren performantzian, denbora irabaztean,… Hala ere, kontuan hartzekoa da teknologiari dependentzia handiegia sor dezakeela, arriskuak, diskriminazioak, datuen babesa eta bizi pribatuaren errespetu eza bultzatuz.

Berriki, adimen artifizialaren bitartez kontzeptu berri bat plantan eman da, Interneten pedofiloak harrapatzeko. Hain zuzen ere, “Finnyzyy” izengoitia duen 21 urteko streameur gaztea (Interneten bideoak zuzenean hedatzen dituen pertsonari ematen zaion izena da) Quotidien hedabidearen platora gomitatua izan zen. Finnyzyy sare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016