Herriz Herri - Urepele (NB) | 2026ko Ekainaren 04a

“Xalbapide” ibilbidea

Euskal kulturaren erreferentziak dira Fernando Aire Etxart Xalbador (Urepele, 1920-1976) eta Manuel Olaizola Urbieta Uztapide (Zestoa, 1909-1983).

Bi bertsulari ezagunen adixkidetasuna oinarritzat hartuz, baita bien obrak, 2023an ofizialdu zen Zestoa eta Urepeleren arteko senidetzea eta ordutik harremanetan eta elkarlanean ari dira Urepeleko eta Zestoako herritarrak.

Bi herriak mendiz lotzeko bidea ere osatu dute. Bi bertsularien izenak batuz sortu da “Xalbapide” ibilbidea.

Bi ibilbide izanen dira: bata nagusia eta 5 etapatan, 120km-ko bidea egiten duena (Uztapide bidea) eta 4 etapatan 113km egiten dituena (Xalbador bidea).

“Xalbador bidea” deitua den partea Urepeleko plazatik hasiko da, Artesiagan barna Belatera buruz. Ondoko egunetan Herriko Etxeak horiz markaturiko seinaleak ezarriko ditu bidexka horien seinalatzeko.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3837. zbk

Gure Hitza | 2026/06/04

Adimen artifiziala: tresna ala mehatxu?

Ainhoa Etxenike

Gaur egun, adimen artifiziala indarrean da, gure egunerokoaren parte, bere presentziaz beti kontziente ez bagira ere. “Adimen artifiziala” hitza bera entzutean, usu beldurra, kezka, ezezagutza heldu zaizkigu burura, maiz alde txarrera. Hala ere, kasu batzuetan lagungarria izan daiteke jendartearentzat, adibidez aitzinamendu zientifikoetan, finantza eta ekonomia arloaren performantzian, denbora irabaztean,… Hala ere, kontuan hartzekoa da teknologiari dependentzia handiegia sor dezakeela, arriskuak, diskriminazioak, datuen babesa eta bizi pribatuaren errespetu eza bultzatuz.

Berriki, adimen artifizialaren bitartez kontzeptu berri bat plantan eman da, Interneten pedofiloak harrapatzeko. Hain zuzen ere, “Finnyzyy” izengoitia duen 21 urteko streameur gaztea (Interneten bideoak zuzenean hedatzen dituen pertsonari ematen zaion izena da) Quotidien hedabidearen platora gomitatua izan zen. Finnyzyy sare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016