Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2026ko Ekainaren 04a
Ekain dantza festibala - Loturak 2026
Ekain dantza festibala
Ekainaren 5 eta 6an Izpuran eta Donibane Garazin Ekain dantza festibala iraganen da. Ekainaren 6an Izpurako Faustin Bentaberri gelan (20:30) bere 20 urteen kari, Burrunka taldeak, musika, dantza eta bertsua elkartzen dituen Lurraren Zainak ikusgarri berria plazaratuko du, Garaztarrak lehen partean. Txartelak Helloasso edo lekuan berean (helduak 15€ eta 8€ haurrentzat).
Ekainaren 6an Donibane Garaziko merkatu estalian, desfilea: Garaztarrak, Burgaintzi, Arrola, Baigorriko Ziganteak, Uharte Garazi, Arnegi, Akelarre dantza taldeak (11:30).
Ikusgarri herrikoia (12:00) baxenabartar eta lapurtar dantza taldeekin, ondotik mutxikoak Kontrabandarekin.
Arratsaldean Itzaletik ikusgarria Ezpeletako Ezpela dantza taldearen eskutik (16:00). Ikusgarri hunek emazteek euskal kulturan ukan eta gaur egun duten lekua balioan ezarri nahi du. Animazioekin bururatuko da eguna: Burgaintzi (17:00), Gagatik Kantaldia (18:00) eta Bunuztar Xoriak (19:00).
Loturak 2026
Xofaldia eta Garaziko gaztetxeak antolatzen duten ekitaldia da. Musika, zinema, janaria eta natura uztartzen ditu, aurten “Harremanak sendotuz, zauriak sendatu” lemapean. Ekainaren 10etik 13ra iraganen da, nagusiki Donibane Garazin, baina zenbait ekitaldi Lasan ere izanen dira. Laburki, huna programa:
Ekainaren 10ean: zine gaualdia (filmak eta solasaldiak).
Ekainaren 11n: kontzertu gaualdia, prezio librean.
Ekainaren 12an: “Erleen afaria”, arte eta musika giroko afari berezia (erreserbarekin).
Ekainaren 13an: ibilaldi kantatua Lasako plazatik Munhora eta piknika partekatua.





