Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Ekainaren 04a

Arte erakusketaren estreinaldia - Sortzaile eta ekoizleen merkatua - Jokoaren pesta - Pala lehiaketaren finalak trinketean

Arte erakusketaren estreinaldia
Arte%20erakusketaren%20estreinaldia

Arte erakusketaren estreinaldia

Pasa den ostegunean, Louisa Raddatz etorri zen Salha jauregira bere obra miresgarriak aurkeztera publikoari, arte erakusketaren estreinaldia kari. Azaldu zuen nola naturako elementu ttipiek, hala nola maskorrak, liliak, lumak, hostoak, etab… inspiratzen duten bere obrak sortzeko. Ondotik, jendeak adiskidantzako basoa eta boluntarioek prestatutako janaria partekatu zituen.

Erakusketa nahi bada deskubritu, urririk idekia izanen da astebururo hilabete batez, ekainaren 29a arte.

Sortzaile eta ekoizleen merkatua

Maiatzaren 22an eguzkipean iragan zen sortzaile eta ekoizleen merkatua komertsanteen plazan. Jende asko hurbildu zen tokiko produktuak deskubritzeko eta erosteko, izan eztia, izozkiak, marrubiak, patxarana, gasnak, bitxiak, etab. Bardozen Kantuzeko kantariek gaualdia alaitu zuten, eta euskal moneta presente zen konduak idekitzeko. Izan ere, merkatua antolatu zuen Liliren Denda berriki Eusko aldagune bilakatu da, eta saltoki eta elkarte batzuk onartzen dute tokiko moneta gure herrian.

Jokoaren pesta

Maiatzaren 30ean haurrak eta burasoak bildu ziren Salha jauregiaren beherean mahai jokoak egiteko, jokoaren pesta kari. Xarnegu ikastolako burasoek taloak, matahamiak eta ogitartekoak prestatu zituzten, eta “Escape game” delakoak arrakasta handia ukan zuen ikastolaren baitan.

Pala lehiaketaren finalak trinketean

Urtero bezala, Uhaldean pilota elkarteak bere pala lehiaketa antolatu zuen, eta 100 talde inguruk parte hartu zuten. Maiatzaren 30ean azken etapa zen herriko trinketean eta txapeldunak ezagunak dira orain: Garanx eta Poigt 3. mailan, Saint Cristau eta Laulhier 2. mailan, eta Lartigot eta Cellan 3. mailan. Lagarde eta Lecherinek irabazi zuten aurtengo “hors série” izeneko lehiaketa berezia.

Finalak eta gero, parte hartzaileek klubak eskaini zien aperitifa partekatuzuten.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3837. zbk

Gure Hitza | 2026/06/04

Adimen artifiziala: tresna ala mehatxu?

Ainhoa Etxenike

Gaur egun, adimen artifiziala indarrean da, gure egunerokoaren parte, bere presentziaz beti kontziente ez bagira ere. “Adimen artifiziala” hitza bera entzutean, usu beldurra, kezka, ezezagutza heldu zaizkigu burura, maiz alde txarrera. Hala ere, kasu batzuetan lagungarria izan daiteke jendartearentzat, adibidez aitzinamendu zientifikoetan, finantza eta ekonomia arloaren performantzian, denbora irabaztean,… Hala ere, kontuan hartzekoa da teknologiari dependentzia handiegia sor dezakeela, arriskuak, diskriminazioak, datuen babesa eta bizi pribatuaren errespetu eza bultzatuz.

Berriki, adimen artifizialaren bitartez kontzeptu berri bat plantan eman da, Interneten pedofiloak harrapatzeko. Hain zuzen ere, “Finnyzyy” izengoitia duen 21 urteko streameur gaztea (Interneten bideoak zuzenean hedatzen dituen pertsonari ematen zaion izena da) Quotidien hedabidearen platora gomitatua izan zen. Finnyzyy sare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016